Mintzalasaik astebetez euskaraz aritzeko egitaraua prestatu du Baionan eta Biarritzen

  • Mintzalasai taldeak, hamabigarren aldiz, Baiona, Biarritz eta Angelurako zazpi eguneko egitaraua prestatu du. Irailaren 18tik 24ra izango da. Euskaldunek euskaraz aritzeko guneak izatea du helburu, baita euskaraz ez dakitenak hurbiltzea ere.


2023ko irailaren 15ean - 09:24
Azken eguneraketa: 12:46
2022ko edizioan, Mintzalasai jaialdiko parte-hartzaileak. Argazkia: Mintzalasai.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oihana Zanponi Mintzalasai taldeko lehendakarikidea da, eta Euskal Irratietan egindako adierazpenetan esan du lantaldea oso pozik dagoela aurten ere ekintza piloa proposatuko dutelako, gauza batzuk berritzaileak eta besteak tipikoak. Astebeteko ekintzen helburua azaldu du: “Berriz hor gara euskaldunak hor garela erakusteko, ikusgarritasuna emateko euskarari, eta euskarazko ekintzak garatzeko”. Berrikuntzen artean da haurren eskola orduetan egingo direla hainbat ekintza.

EPE Euskararen Erakunde Publikoak diru-laguntza apaldu dio Mintzalasairi. Aldiz, herriko etxeek jarraitzen dute diruz laguntzen. Manu Torre Baionako euskara teknikariak hala esan die Euskal Irratiei: “Helburua da bi herriko etxeen [Baiona eta Biarritz] arteko ekimen bat antolatzea eta bien ardura da ekimen hori finantzatzea”.

50 jarduera eta hogei gune Baionan eta Biarritzen

30 elkartek hartzen dute parte astebeteko lanean eta 70 laguntzaile arituko dira. Astelehenetik igandera, egun bakoitzak gai bat jorratzen du hainbat ekintzaren bidez. Astelehenean, kirol eguna izango da; asteartean, hausnarketa eguna; asteazkenean, haurren txanda izango da; osteguna sukaldaritzarako; ostirala kulturari eskainiko diote. Larunbatean, Glisseguna egingo dute eta igandean jai giroa nagusituko da Biarrizko Marion aintziran.


Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...