ARGIA.eus

2020ko urriaren 20a

Militarrak COVID-19aren aurkako lanetatik ateratzeko eskatu dute Iruņean

  • Nafarroako hainbat kolektibok eta sindikatuk elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Nafarroako Parlamentuaren aurrean, pandemiaren aurkako borrokaren militarizazioa salatzeko. Foru Gobernuari eskatu diote babes zibileko hezkuntza, osasun eta kale eremuetatik militarrak ateratzeko.

ARGIA @argia
2020ko irailaren 25a
Ostiral eguerdian egin da elkarretaratzea legebiltzarraren aurrean. (Arg.: ELA)

Elkarretaratzearekin batera manifestua ere kaleratu dute hainbat eskaer eta aldarrikapenekin: "Pandemia bat alderdikeria eta doktrinamendua egiteko aprobetxatzearen gehiegikeria argia salatzen dugu, eta hori, akats bat izateaz gain, gaitzesgarria da. Salatu nahi dugu ez dela beharrezkoa armadako eta polizia-kidegoetako uniformedunengana jotzea eskumen zibil eta sanitarioko gaietan, zeharka zuritzeko gastu militar itzela; nazioarteko aliantzen baitako esku-hartze kolonialistak; mugak ixteko baliabide militar xenofoboa; edo gero eta infiltrazio faxista handiagoa aginte-koadroetan eta tropan".

Antolatzaileek salatu dute polizia eta militarrek urtero data eta aitzaki ugari baliatzen dituztela hezkuntzaren espazio publiko eta pribatuetan sartzeko: "Eta justu orain, Maria Chivite buru duen Nafarroako Gobernuak eskatuta, arakatzaile militarrak berehala iritsiko direla iragartzen digute. Hori dela eta, suhiltzaileak, osasun-langileak eta hezitzaileak bildu egin gara gastu-abusu hori eta militarrek lehia zibil, pedagogiko eta sanitarioko gaietan duten presentzia salatzeko"

Antimilitarismotik, osasun eremutik, hezkuntzatik eta babes Zbiletik Nafarroako Gobernuari zera eskatu diote: bat, arakatzaile militarrak ez eskatzea eta behar bezala prestatutako langileak kontratatzeko bitartekoak jartzea; bi, militarrak babes zibileko hezkuntza, osasun esparru eta kaleetatik ateratzea. Eta hiru, larrialdi sozial, ekonomiko eta sanitarioa arintzeko gastu militarra eta arma-gastuak erabiltzea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude