Milaka lagun bildu dira Zumarragako Arcelor Mittal lantegia ixtearen kontra

  • 4.000 lagun inguruk egin dute Urretxu eta Zumarraga arteko bidea, Otamotz atariaren arabera. Apirilaren 20an greba deitu dute eskualdean.


2016ko apirilaren 13an - 08:34
(Argazkia: Otamotz / Goierriko Hitza)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Astearte goizaldean itzali dute Zumarragako Arcelor Mittalen labea, lantegia ixteko zuzendaritzaren erabakiak atzera bueltarik ez duen seinale, askorentzat. Langileek 24 orduko greba egin dute eta jende andana bildu da kontzentrazio eta manifestazioan.

Arratsaldeko manifestazioa eskualdean inoiz egindako jendetsuena izan da, 4.000 lagun bildu dira Otamotz atariaren arabera; bi herrietako saltoki eta taberna gehienek ere pertsianak itxi dituzte protesta moduan. Eguerdiko kontzentrazioan, berriz, Bergara eta Olaberriako plantetako langileak batu zaizkie Zumarragakoei.

Altzairutegiko langileekiko elkartasuna Urola Garaia osora hedatuko da apirilaren 20an, greba deitu baitute egun horretarako eskualde osoan.

Lantegia ez ixteko langile eta erakundeen aldetik mugimendu handia nabari bada ere, Arcelor Mittalek jarrera ez da aldatu. Gaur beste behin bilduko dira enpresa batzordea eta zuzendaritza.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Itzaletik argira
Pankarta hori… (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.