ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Milaka emakumek Euskal Herriko karrikak hartu dituzte euren eskubideak aldarrikatzeko

  • “Euskal Herria feminismotik eraikitzen” lelopean milaka pertsona bildu dira mugimendu feministek deitutako mobilizazioetan. Ekintza ugari antolatuak izan dira Euskal Herri osoan Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira: hitzaldiak, tailerrak eta manifestazioak besteak beste.


2015eko martxoaren 09a - 11:11
3.000 lagunek baino gehiagok emakumeen eskubideen alde Iruñeko karrikak zeharkatu dituzte (Argazkia: Nafarroako LAB)

Mugimendu feministaren aitortza beharrezkoa dela azpimarratu dute: “Kalean kontraboterea artikulatzearekin batera boterea bera eskuratu behar dugu”.

“Aldaketa feminista izango da ala ez da aldaketa izanen” aldarria nagusi

Iruñean 3.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute Nafarroako hiriburuko karrikak jendez bete dituen manifestazioan. Martxoaren 8ko Koordinakunde Feministako kideek beste behin emakumeen eskubideak aldarrikatzera kalera atera behar izana salatu dute. Era berean, egun Nafarroan dagoen egoera sozio-ekonomiko eta politikoaren aldaketa feminista izango dela, ala bestela ez dela aldaketarik izanen azpimarratu dute: "Gizartearen %50 gara emakumeak, eta beraz, gure ahotsa ere entzuna izatea nahi dugu".

Gasteizen, berriz, 1.400 lagun inguruk bat egin dute mugimendu feministek deitutako mobilizazioekin. Era berean,  Bilbon, Hazparnen eta Donostian manifestazio jendetsuak izan dira.

 

1.400 lagun inguru dira Gasteizen mobilizazioekin bat egin dutenak (Argazkia: GazteIraultza)

 

Jende andana bildu dira ere Donostiako manifestazioan (Argazkia: @larbelaitz)

 

Bilboko kaleak morez zipriztindu dituzte (Argazkia: Bilboko Uriola)
Mobilizazioei amaiera emateko Zutik Emakumeak abestia kantu dute (Argazkia: @arkkuso)

 

Hamaika ekimen antolatu dira Euskal Herriko auzo eta herrietan. Irudian Pasaiako Harremantxo taldeak eginiko murala.

 

Gasteizko emakumeek kaleak eta gauak eurenak direla aldarrikatu dute (Argazkia: Ernai)

 


Generoa kanaletik interesatuko zaizu...
Materialismo histerikoa
Kamehameha egoerak

Imajinatu, nonbait honetako elkarteren batean, neska sartu berri batek, inozentzia osoz proposatzen duela komunean, komuneko papera dagoen moduan, konpresak edo tanpaxak jartzeko. Eta komuneko papera jartzeaz arduratzen den kidea guztiz asaldatzen dela bere adinean konpresak... [+]


Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta su eman ondoren

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du ostegunean Bilboko Deustu auzoan, bikotekide ohiari eraso egin eta erredurak eragitea leporatuta. Emakumea larri dago Gurutzetako ospitalean.


Estitxu Fernandez
"Erditzean, pertzepzio sentsorial eta emozionala anplifikatu egiten da, eta indarkeria, bertsiorik arinenean ere, traumatikoa izan daiteke"

EAEn iaz onartutako Berdintasun Legeak indarkeria obstetrikoa jasotzen du jada, baina aipatzetik harago, nola definitu eta nola aurre egin? Horiek zehazteko Legebiltzarrean egiten ari diren prozesuaren baitan hitz egin du Estitxu Fernandez psikologo perinatalak... [+]


IRITZIA
Gizonaren maitasuna

Hemen aipatuko ez dudan ekitaldi bat aitzakia, lagun min batek Gizonaren maitasuna (Tradescantia fluminensis) landarea oparitu zidan, bollera bati oparitzeko landarerik aproposena iruditu zitzaiolako. Etxeko egongelako apalategi batean jarri genuen, aste batzuk lehenago... [+]


Eguneraketa berriak daude