“Grand Départ Pays Basque 2023” dela eta, Eusko Jaurlaritzak inoiz izan den “segurtasun-operatibo” handienetako bat aurkeztu du ekainaren 5ean. Txapelketak udako irteera operazioarekin bat egingo du, aireportuak eta trafikoa oztopatuz.
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman du inoizko “segurtasun-operatibo” handienetakoa jarriko duela martxan Frantziako Tourra Hego Euskal Herritik pasa dadin. Uztailaren 1etik 3ra bitarte aireportuko sarbideak eta trafiko aldaketetan eragingo du, izan ere, guztira EAEko 108 udalerrietatik igaroko da.
Kalkuluen arabera, Ertzaintzak eta udaltzaingoak errepideak txirrindulariak igaroko direna baino lau ordu lehenago moztuko dituzte. Guztira, 2.190 mozketa-puntu eragingo ditu. Hori gutxi balitz, Frantziako Tourra Hego Euskal Herritik igarotzeak udako irteera operazio eta itsasarteko Pasabidea Operazioarekin bat egingo du.
Azken asteetan Ertzaintzaren barneko mugimendu asindikal batek protestak abiatu ditu beren soldata igoera eskatzeko, besteren artean. Frantziako Tourra bera mehatxatu dute, beren aldarriei kasurik egin ezean. DUela urte batzuk ez bezala, orain etxe barruan "arazoak" dituela aitortu du Ertzaintzaren buruak.
Euskararen alde Iparraldean
Frantziako Tourraren antolatzailea den ASO elkarteak eta Baionako herriko kontseiluak adostuta euskararen presentziaren alde egingo dute, txapelketa Iparraldetik igaro bitartean. Izan ere, Akitania etorbidean, hirugarren etaparen helmugan, euskal animatzaile bat ezarriko dute speaker ofizialarekin batera. Gainera, seinaleak eta komunikazio euskarriak frantsesez eta euskaraz idatziko dituzte.
Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Urteroko oroimen eta sari banaketa ekitaldia egin du Ertzaintzak Arkautin, Eusko Jaurlaritzako agintarien parte hartzearekin. Duela bi urteko kronikatik aurtengora auziek edota gaiek berdintsuak izaten segitzen badute ere, nabarmena da begiratzeko moduak nola aldatu diren.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.
Poliziaren indarkeria erregistratzen ditu Donostiako Txago kolektiboak. Berriki 2024 urteko Karrikaratu txostena aurkeztu du, zeinean jasotzen diren Poliziaren indarkeria formak, estrategiak, ezaugarri nagusiak, edo jo puntuan dituzten herritarren tipologia. 156 esku hartze... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.