Ertzaintzak foam pilotaz zauritu zuen Xuhar Pazosek azaroaren 17an deklaratuko du

  • Xuhar Pazos babesten duen plataformak deklarazio egunerako elkarretaratzera deitu ditu herritarrak Tolosako epaitegi aurrean 10:30ean. 

Xuhar Pozos babesteko 2024ko martxoan eginiko prentsaurrekoa. xuharherriPF

2025eko azaroaren 6an - 15:52
Azken eguneraketa: 2025-11-07 06:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iazko otsailaren 13an, Tolosako inauterietan izandako istiluetan, ertzainen foam jaurtigailu batek Xuhar Pazos zauritu zuen larri, begian. Gertaeraren inguruko ikerketa oraindik zabalik dago, eta Pazosek azaroaren 17an deklaratuko du Tolosako epaitegian (Gipuzkoa).

Hiru zauritu izan ziren istilu gauean, eta nahiz eta foam jaurtigailuaren aztarnak agertu, Josu Erkorekak orduko Segurtasun sailburuak zalantzan jarri zuen Ertzainak gaztea zauritu izana. Soilik gaztea ospitalera eraman behar izan zutela eta ebakuntza egin ziotela begian. Hiru ikerketa abiatuko zituela aurreratu zuen, zauritu bakoitzeko bana. Zortzi hilabeteren ostean, kasua artxibatu zutela jakinarazi zen, biktimak deklaratu aurretik, Leire Ibarek ARGIAN bildu zuen moduan. Familiaren helegite baten ostean, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak kasu berriro zabaltzeko agindua eman zion Tolosako epaitegiari, Xuhar herri plataformak irailean jakinarazi zuenez.

Aritz Ibarrari elkartasun mezua

Gasteizen urriaren 12an falangisten bisitaren harira izan ziren istiluetan, Ertzaintzak Aritz Ibarrari ilustratzaileari masailezurra hautsi zion metro gutxira pilota bar aurpegira tiro eginda. Xuhar herri plataformak sare sozialen bitartez elkartasuna adierazi zion. Gutunean adierazi zuten “nekatuta” daudela Ertzainaren jokabide "bidegabeaz, neurrigabeaz eta inpuneaz". Tolosako gertakarietatik Gasteizkoetaraino indarkeria-polizialak modu “neurrigabean” erabiltzen eta herriaren segurtasuna “ezbaian jartzen” jarraitzen dutela salatu zuten. Bi gertakarientzako auzibide justua eskatu zute, inpunitatea gailendu ez daitezen, eta era berean, biktimak kriminalizatu ez daitezen eskatu dite arduradun politikoei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Eguneraketa berriak daude