Michelingo zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu da Burgosen

  • Azken egunetako langileen borrokak bultzatu du Michelingo zuzendaritza langileen ordezkariekin biltzera. Asteartean, ekainaren 13an, bildu dira, batik bat, lan ituna negoziatzeko.


2023ko ekainaren 13an - 11:11
Michelin lantegiko langileen mobilizazioa / Argazkia: EFE Michelin lantegiko langileen mobilizazioa / Argazkia: EFE
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Langileen borrokak eraginda Michelingo zuzendaritzak bere burua behartuta ikusi du langileen ordezkariekin biltzera. Izan ere, jarraipen eta oihartzun handia izan dute deitu dituzten greba egunek, azkena astelehenean, ekainaren 12an, zeinak %95eko jarraipena izan zuen.

Gainontzeko greba egunetan ez bezala, ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatuek deitutako greba egunera atxikitu dira gainerako sindikatuak: CCOO, UGT, CSIF eta CCM.

Arbako aleak argitaratutakoaren arabera, enpresak lan ituna negoziatzeko bilera batera deitu ezean, ekainaren 19an eta 23an Michelingo lantegi guztietan greba bateratua egitea iragarri dute. Bada, Espainian ere lan hitzarmenak negoziatzen ari dira (Valladolideko, Aranda de Dueroko eta Almeriako lantegietan).

KPIa berreskuratzeko eskaera

Aldarrikapen nagusia KPIa eta erosteko ahalmena berreskuratzea da. Horrez gain, beste hainbat aldarrikapen egin dituzte, besteak beste, lanaldia murriztea, lanaldi gehigarriak kentzea, behin behinekotasuna murriztea, team building-a kentzea eta osasuna babesteko eta bizi kalitatea hobetzeko neurriak ezartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!