Greba eta mobilizazio egun arrakastatsua Gasteizko eta Lasarte-Oriako Michelin lantegietan

  • Lasarte-Orian elkarretaratzea eta auto ilara bat egin dute goizean, 13:00etan elkartuko dira lantegiaren aurrean eta manifestazioa egingo dute arratsaldean herriko kaleetan. Gasteizen, berriz, %93k egin du bat greba deialdiarekin eta lantegia ia erabat gelditu dute.

Lasarte-Oriako Michelin lantegiko langilean goizean (Iturria: LAB sindikatua) Lasarte-Oriako Michelin lantegiko langilean goizean (Iturria: LAB sindikatua)

2023ko ekainaren 5ean - 11:31
Azken eguneraketa: 2023-06-06 11:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Soldata igoera KPIrekin lotzeko eta lanaldia eta behin-behinekotasuna murrizteko mobilizazioak egin dituzte langileek astelehenean Michelinek Euskal Herrian dituen bi lantegietan, Gasteizen eta Lasarte-Orian. Lan ituna adosteko jarrerak oso urrun daude. Sindikatuek ez dute babestu zuzendaritzak aurkeztutako proposamena, eta grebara deitu dute.

Gasteizen ekoizpen kateko langileen %93ak egin du bat grebarekin ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuen esanetan, eta hamarnaka izan dira goizean goiz lantegiaren aurrean bildu diren langileak piketeak egiteko. Azken unean greba bertan behera uzteko ahalegina egin dute CCOO, UGT, CSIF eta CCM sindikatuek, baina langileek muzin egin diete. Are gehiago, ekainaren 7an, ekainaren 10ean eta ekainaren 12an ere greba egingo dute.

Lasarte-Orian auto ilara bat egin dute 9:30ean, goizean zehar elkarretaratzea egingo dute lantegian eta manifestazioa arratsaldean. Lasarteko lantegian ere ekainean eta uztailan lau greba egun antolatu dituzte. ELA, LAB, CCOO, UGT eta CSI sindikatuek osatzen dute langile batzordea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!