“Merkatu globalean elikagaien prezioa oso hauskorra da, zuzenean erosita egonkorragoa”

  • Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Eli Pagolak Egonarria saioan egin dion elkarrizketan, hizkuntza arruntean eta adibideekin azaldu du eskaria eta eskaintzak nola jokatzen duten, espekulazioak ere nola parte hartzen duen, eta ohartarazi du badirela liga ezberdinak: mundu mailakoa eta herri mailakoa. Mundu mailako liga edo globalizatutako sistema hori oso hauskorra da baita prezioetan ere, eta adierazi du horregatik dela bermea bertako elikagaiak eta bertako laborariak indartzea: zuzeneko salmentan eta zirkuitu laburretan lortzen baita prezioak egonkorrak izatea, leialtasunean oinarrituta, eta bi aldeentzat duinak izatea. Hori erakutsi dio Laboren, bera partaide den Iruñerriko elikagai ekologikoen kontsumo taldean, izan duen esperientziak.


2024ko apirilaren 03an - 13:10
Azken eguneraketa: 14:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hemen ikusentzun daiteke prezioen elikagaien elkarrizketa osorik:

Jarraian, elkarrizketako hainbat pasarte laburtu ditugu:

Eli Pagolak galdetu dio mundu mailako burtsetan kotizatzen duten elikagaiez. Nola funtzionatzen du merkatu horrek? Juanma Intxaurrandietak azaldu duenez, "badago mundu mailan 'etorkizuneko merkatua' deitzen zaiona. Etorkizuneko uztak saltzen eta erosten dira, oraindik ekoiztu gabeak. Elikagai horiei ingelesez commodities deitzen zaie, eta oso produktu estandarrak: garia, soja, laranja zuku izoztua... Beste elikagai batzuk ez dira bertan kotizatzen, barazki freskoak edo esne freskoa ez dira mundu horretan sartzen. Commoditie munduan bazabiltza, nork merkeago ekoiztu lehia hori mundu mailakoa da". Mundu mailako lehia hori pixka bat baldintzatzen dute mugako zergek eta Intxaurrandietak azaldu duenez, sor markak lehia hori lurralde markora ekartzeko modu bat dira: "Ardoaren sor markak ditugu, edo Idiazabal gaztak... Horrekin zer egiten dugu? Gure lehia eremua asko txikitu, zergatik? Ba Idiazabal gazta bakar bakarrik hemen ekoiztu daitekeelako. Amerikar batek ezin du lehiatu Idiazabal gazta egiten baduzu. Mundu mailako lehia jaisten da Euskal Herri mailara. Nafarroako zainzuriarekin berdin: etorriko da zainzuria kanpotik? Bai, etorriko da. Eta lehia egingo du? Dudarik gabe. Baina beste liga bat da: batek badauka zigilua Nafarroako zainzuria dela, eta besteak ez. Nolabait desberdintzen duzu produktua eta desberdintzen duzu ze ligan jokatzen duzun edo ze lehian sartzen zaren".

Euskal Herri mailako ligan jokatzearen barruan, beste hautu bat zuzeneko salmenta egitea da: "Fideltasun bat lortzen baduzu zuri erosten dizutenekin, orduan lehia zu eta eroslearen arteko komunikazioa da. Dudarik gabe, aukeratu egin behar du ekoizleak, zer lehian jokatu nahi duen. Txikia baldin bazara eta zure kontsumitzaileekin lan egiten baduzu, ez duzu inoiz diru askorik egingo. Mundu mailako ligan jokatzen baduzu, eta oso oso ona baldin bazara, agian aberastuko zara".

Olioaren prezioarekin zer gertatu da? Non erosten duzunaren arabera...

Olioaz galdetu dio Eli Pagolak: "Espainian bi urtetan oso ekoizpen eskasa izan dutela-eta, prezioak izugarri igo dira eta aipatu izan dute Euskal Herriko ekoizleek beraiek ez dutela hain uzta txarra izan edo Espainiarekin alderatuz beraiena ez dela hain txarra izan. Hala ere, euren igoerak beraien prezioetan ere eragina izan duela". Intxaurrandietaren erantzuna: "Hori da surfeatzea. Ez? Olatu ederra dagoenean goazen denok surfeatzera". Nafarroako olioan, ekoizpen tamaina desberdindu du: "Nafarroan badago ekoizle oso handi bat, Espainiako Estatuko handienetako bat. Olio ekoizle horrek Nafarroako olibarekin egiten du olioa? Parte ttiki bat bai, baina gehiena funtzionatzen du beste toki batzuetatik ekarritako olibarekin. Orduan, dudarik gabe, oliba gutxi baldin badago, egon daiteke garestitze bat lehengaia beraientzat ere garestiagoa delako".

Azaldu du 2022an Nafarroan ere lehorte izugarria izan zela, baina bertako olibondo hektareen %59 ureztatuta daudela eta horietan, printzipioz, ez dela ekoizpena jaisten. "Olio enpresa horiek surfeatu al dute prezio altuen olatua? Ba fijatu naiz, gainera ni Landareko bazkidea naiz. Landare Iruñerriko kontsumitzaile ekologikoen elkartea da". Eta zer ondorio atera ditu Intxaurrandietak olioaren prezioari egin dion behaketatik? "Landaren Nafarroako oliba olio ekologiko hiru-lau marka saltzen dira, eta horiek betidanik ziren olio konbentzionala baino garestiagoak. Olio konbentzionala 5 euroan baldin bazegoen, Landareko olioa 9-10 euroan egoten zen, ekologikoa izateagatik eta abar. Orain etorri da garestitze garai hau, eta oliba olio konbentzionala igo da 11-12 eurotara litroa... Landareko olioa, gutxi gora behera prezio berdinetan dago, 11-12 eurotan. Beraz, oso merkatu globaletan jokatzen baduzu, datorren prezio, arazo eta merkatuen hauskortasun horretan jokatzen duzu. Momentu batean uztak gutxitzen badira, prezio altuagoak etorriko dira; eta uzta oso handiak baldin badira segur aski prezioak igual txikiagoak izango dira. Jokatzen baduzu oso zuzeneko harremanetan daukazun salerosketaren mundu horretan, nik uste dut badagoela fidelitate bat, eta zer lortzen dugu horrelako elkarteetan? Askoz egonkortasun handiagoa prezioetan: bai nekazarientzat, eta bai kontsumitzaileentzat. Olioan ere, non erosten duzunaren arabera, prezioak ez dira hainbeste aldatzen".

Nola ezartzen dituzte prezioak Landare kontsumitzaile elkartean?

Intxaurrandietak azaldu duenez, "Landarek bitartekariekin prezioak gogor borrokatzen ditu, baina nekazariekin, aldiz, beraiek jartzen duten prezioa onartzen dugu. Eta gero Landarek marjen bat jartzen dio gastuak kubritzeko. Landaren badakizu nekazarien produktuetan prezioaren %75-80 nekazarientzat dela zuzenean. Hori oso zaila da hipermerkatuetan, horietan nekazarientzat %25-30 da gehienez. Normalean, merkatu konbentzionalean eta bitartekari dexente daudenean prezioak biderkatzen dira bider 2,5 bider 3 edo bider 5, kasu batzuetan bider 9!".

Duela gutxi egin duten ikerketaren berri eman du: Landaren dauzkagun elikagai ekologikoen prezioak konparatu dituzte hipermerkatuetan erosi daitezkeen elikagai konbentzionalen prezioekin. "Eta hor ikusi dugu, alde batetik, gure nekazariek gehiago kobratzen dutela, ekologikoa egiten dute, eta gehiago kobratzen dute. Baina bestetik, ikusi idugu guk merkeago erosten ditugula zenbait produktu. Hau da, produktu freskoak, tomatea, letxuga, kalabazina, piperra... gure prezioak eroslearentzat dira hipermerkatuetan dauden elikagai konbentzionalenak baino merkeagoak. Beste batzuk ez: abeltzaintzako produktuak ez dira merkeagoak, ze pentsu eta zereal ekologikoa erabiltzeak asko garestitzen du ekoizpen prozesua, abeltzain intentsiboekin alderatuta. Baina barazkiak adibidez, merkeagoak erosi daitezke. Askotan entzuten dena, produktu ekologikoak bakar bakarrik aberatsentzat dira! Ba ez du zergatik izan behar. Berez, bitartekariak kentzen badituzu eta harreman bat egiten baduzu ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, hor lortu daitezke oso gauza interesgarriak bi aldeentzat".

Zergatik garestitu dira elikagaiak azken urteetan?

Intxaurrandietak azaldu du azken bi urteetan elikagaien prezioak KPI baino gehiago igo direla, hauek ekoizteko kostuak izugarri igo direlako. "Ukraina tartean, gerrak eta horrelako historiak tarteko, nitrogenoaren prezioa izugarri igo zen. Nolabait horrek ongarritze prozesua garestitzen du eta horren atzetik beste prezio guztiek gora egin zuten. Esneak eta haragiak ez zuten momentu berean gora egin, baina geroztik baita ere gora egin dute. Orain dauzkagun prezioetan, egon daiteke dudarik gabe espekulazioa, baina bestela ere kostuak izugarri igo dira".

Etorkizuneko elikagaien prezioak garestiago izango dira? Galdetu dio Pagolak. Intxaurrandietaren erantzuna: "Mundu mailan hartzen baditugu, gauden egoeran, nik baietz esango nuke. Ez dut ezkorra izan nahi, baina klima aldaketak ekarriko ditu lehorteak, uholdeak... Horrek ez du laguntzen nekazarien produkzioa egonkorra izaten". Porteen gaia ere atera du: "Orain arte mundu mailako sistema honetan egon den 'magia' izan da logistikak eta porteak oso merkeak zirela. Kontainerren bidez lortu zen logistika bat oso merkea, elikagaiak punta batetik bestera bidaltzeko. Hori jada ez baldin bada hain erraza (Itsaso Gorriko istiluak ditu gogoan), hain merkea, dudarik gabe, kanpotik etortzen diren elikagaia garestitu egingo dira".

Elikagaietan dugun menpekotasunak hauskor egiten gaitu

Jose Bové aktibista famatuaren aipua ekarri du Intxaurrandietak: “Noizbait amerikarrekin haserretzen bagara, Europako abeltzaintzak hiru hilabeteko biziraupena dauka, gure soja dependentziagatik”. Izan ere, Europan erabiltzen den proteina haragia egiteko Ameriketatik dator;  Espainiako kasuan, %65 Brasiletik dator, 3.000 milioi kilo soja ekartzen dira Brasildik urtero batez ere ganaduarentzat. Intxaurrandietak ondorioztatu du: "Horrek zer eragiten du? Oso sistema hauskorra. Garai batean gauza ez ziren zoragarriak ere, baina beno, nolabait ganadua bazkatzen zen bertan zeuden baliabideekin. Orain menpe gaude. Eta dudarik gabe, edozein istilu dagoela, kostuek gora egingo dute eta prezioek gora egingo dute. Hori argi dago. Oso sistema hauskorrean gaude, dependentzia handia daukagu zenbait lehengaiekin, eta horregatik, nik uste berriz ere aipatu behar dela, balora ditzagun gure baliabideak, gure nekazariak, gure elikagaiak eta gure kate laburrak, dena bermatzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


Ikastetxeek sukalde propioa izatetik harago, funtsa eskola-jantokien kudeaketa eredua dela adierazi du EHIGEk

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


Ongi etorri, entsaladen aroa!

Intxaurrondoak ekainean emango du bere fruitua. Lan bikaina egin du, esfortzuak merezi izan du. Lehen beroaldiekin zirkulazioak eta bihotzak zaintza bereziak behar dituzte. Garrantzitsua da hidratazioa mantentzeko neurriak hartzea –ura, infusioa eta saldak– eta fruta... [+]


2025-05-21 | Estitxu Eizagirre
Baratzegintza agroekologikoa
Iazko udako uzta txarretik bildutako irakaspenak

Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]


San Ixidro

Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]


Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.


2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Ortulaguntza
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan

Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


“Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek”

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


Eguneraketa berriak daude