Merkatu eta azokei eutsi diegu

  • Apirilaren 17a Baserritar Borrokaren Mundu eguna dela baliatuz, EHKOlektiboak adierazpen hau argitaratu du, koronabirus garaian azokei eusteko garaipena ospatzeko eta herritarrei dei egin die "Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu" mezuarekin argazkiak zabaldu ditzaten sare sozialetan, #GeraZaitezEtxeanEzIsilik traola gehituta. Jarraian, EHKOlektiboaren testua osorik:


2020ko apirilaren 17an - 07:39

Covid-19k eragindako osasun-krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak 2020ko apirilaren 8an EAEko aldizkari ofizialean argitaratu zuen EAEko udalerrietan elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizionalak bertan behera uzteko agindua baliogabetzea lortu dugu, eta oso pozik gaude. Lehen sektoreko eragile nagusienen eta beste hainbat herri-eragileen (300 baino gehiago) arteko elkarlanarekin erakutsi dugu baserritarrak eta kaletarrak komunitate bat osatzen dugula eta badakigula zer nahi dugun, edo behinik behin, zeren alde borrokatu nahi dugun.

Baserritarrak zein kaletarrak, herritarrak garen heinean, kontziente gara erosketa bakoitzaren atzean herri-eredu jakin baten aukeraketa dagoela. Aukeratzen da ekoizpen eredua, harremanak izateko eredua, paisaia, eredu ekonomikoa… Merkatuak eta azokak babesten ditugunok baserritarrak ari gara babesten, euren lanari duen balioa ematen diogun neurrian, besteak beste prezio justu bat ordainduta. Merkatu eta azoketara joaten garenok, jakiak etxean jasotzen ditugunok, zein bestelako saltoki txikietara joaten garenok, zuzeneko harremanetan sinesten dugu, horrek ematen baitigu aukera benetan ezagutzeko zer jaten ari garen; janariari buruzko benetako informazioa jasotzen dugu ekoizlearengandik, ez publizitatea. Pertsonen eta ingurumenaren zaintza lehenetsi nahi dugu gure kontsumo ohituretan. Hiri eta herriko merkatu eta denda txikietan  saltzen dituzten gure baserritarren jakiak erosi nahi ditugu, bertako produktuen salerosketa lehenetsi, osasuntsuak diren jakiak eskuratu ingurumenarekin errespetuzkoa den kontsumoa gauzatzeko.

Ikusi dugunez, bide honetan ezinbestekoa da ekoizleen, dendari txiki eta kontsumitzaileen arteko saretze-lana. Elkarlana eraginkorra izan da eta horregatik bertan parte hartu dugun eragile guztiak  zoriontzeko beharra ikusi dugu; klima larrialdi egoeran, eta osasun krisi baten erdian, arduraz jokatzeko borondatea eta ahalmena erakutsi dugulako.

Baina, oraindik bide luzea daukagu egiteko, pertsonen neurriko eta ingurumenarekiko errespetuzko ekoizpen eta kontsumoaren alde. Administrazioarekin lan egitea ezinbestekoa izango da bestelako nekazaritza-politikak sustatu ditzan, baina ikusi bezala, herritarron arteko harremanetan dago eredu aldaketarako giltza. Apirilaren 17a Baserritar Borrokaren  Mundu eguna dela aprobetxatuz, baserritar txikien eta gertuko kontsumoaren aldeko aldarria egiteko aprobetxatuko dugu eta alboan izan zaituztegun eragile guztiei, eta gainerako herritarrei, dei gure mezua zabaldu eta proposatutako ekimenean parte hartzera.

Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu.

Euskal Herriko herritarrei dei egiten diegu baserritar txikien eta gertuko kontsumoaren aldeko aldarria egiteko gaurko egunean, Baserritar borroken mundu egunean, (A17) eta bakoitzak bere erara babesa plazaratzeko. Adibidez argazki bat atera dezakezue bertako produktuak erosiz azokan, denda txikiren batean, zuzenean baserritarrei edo antzeko ekintza batean. Ondoren argazkiak "Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu" mezuarekin eta Via Campesinak proposatzen duen traola (#GeraZaitezEtxeanEzIsilik) erabiliz sare sozialetara igotzea eskatzen dizuegu. Bestelako egitasmoak ere ongi etorriak izango dira: bertsoak, mezuak, irudiak,…

Sare sozialetako kanpaina abiatzeko bideo bat argitaratuko dugu goizeko 9.00etan. Elikadura burujabetzaren aldeko 5 ahotsen adierazpenak jaso ditugu bertan.  Eskerrik asko zabaltzen laguntzeagatik!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude