Mendebal Europan COVID-19aren kutsatuen ugaritzeak jada ekarri du heriotzen gehitzea

  • Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) zabaldu duen mapan eta egunero berritzen dituen estatistiketan jada nabarmena da heriotza tasen ugaritzea herrialde guztietan. ageri denez, kutsadura kasuak eta baita heriotzak ere ugarituz. Dagoeneko herrialde batek, Txekiak, gainditu du 100.000 biztanleko 8,5 heriotzen tasa. Goranzko joerak jarraituko du kutsatze tasen handitzea eten eta beherantz hasi bitartean.


2020ko urriaren 23an - 11:59
COVID-19aren hedadura Europan 2020ko urriaren 21aren aurreko 14 egunetan. (Irudia: ECDC)

Joan den astean nabarmena baldin bazen COVID-19aren bigarren olatua gaiztotzen ari zela Europan osoan (eta Euskal Herrian ere bai), urriaren 23 honetan ECDCk eskainitako datuetan ikus daiteke kutsaduraren handitze hori islatu dela heriotzen ugaritze handian ere.

Kutsadura tasen handitzea da grafikoki nabarmenen ikus daitekeena, ECDCk mapa batean koloretan ipintzen duelako: marroi iluna nagusitu da Europa gehienenean, Espainiako estatutik hasita Polonia eta Errumaniarainoko arku zabalean, eta beranduago bada ere marroitara jo dute gainerako herrialdeek, bidenabar eskandinabiar eta baltikoek. 100.000 biztanleen artean detektatutako koronabirus positiboen tasetan, Txekia milakoa gaindituta 1.066era iritsi da. Atzetik okerren dabiltzanak dira: Belgika 932, Herbehereak 696, Erresuma Batua 367, Espainia 360... (Euskal Herrira etorria, EAEn urriaren 22an tasa hori 452 izan da, Araban 319, Bizkaian 370 eta Gipuzkoan 626).

Heriotza tasetan rankingak, ordea, panorama ezberdin bat erakusten du, iradokitzen duena kutsatuen tasak tentuz erabiltzekoak direla, edo herrialde batzuek test masiboak egitean benetako positibo kopuruetatik hurbilagoko datuak ematen dituztelako edo bigarren olatua goizago gaiztotu den herrialdeetan goizago handitu direlako ere heriotza tasak. Bi herrialde alderatzeko, Islandiak 100.000ko 296 kutsaturekin 0,3 heriotza eduki ditu, aldiz, Greziak kutsatu kopuruen tasa 59an edukita heriotzena 1-ean dauka. Gauza bera esan daiteke euskaldunok parte garen bi estatuez, Espainiak heriotza askoz gehiago dauzka Frantziak baino, honek kutsatze tasa altuagoa izanik.
 
COVID-19agatiko heriotzetan ere Txekia dabil larrien, 14 egunean 100.000 pertsonako 8,5 heriotza nozituta. Atzetik datozkio Errumania (4,4), Hungaria (4,2), Espainia (3,8), Belgika (3,7), Polonia (2,8), Erresuma Batua (2,5), Frantzia (2,4)... Aurreko astetik hona heriotza kopuruak bikoiztetik hurbil izan dira, koronabirusaren bigarren olatuak dakarren indarraren erakusgarri. (Euskal Herrian ez da zabaltzen 100.000 biztanleko 14 eguneko heriotza tasarik).
 
Mendebaldeko Europako 14 egunotako aipatu datuak, gehi bi aste horietako kutsatu eta heriotzen kopuru absolutuak, grafiko honetan erakusten ditu ECDCk:

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude