ARGIA.eus

2022ko maiatzaren 24a

Maskara ez da derrigorrezkoa izango aire librean Ipar Euskal Herrian

  • Otsailaren 2tik aurrera arinduko dira hainbat neurri. Jean Castex Frantziako lehen ministroak jakinarazi du telelana “derrigorrezko” izatetik “gomendagarri” izatera pasatuko dela, eta ez dela edukiera murrizturik egongo kultur eta kirol ekitaldietan. Bestalde, Katalunia aztertzen ari da COVID pasaportea ekintza batzuetarako kentzea.

Urtarrilaren 24tik aurrera txertaketa agiria derrigorrezkoa izango da Frantziako Estatuan.
2022ko urtarrilaren 21a

Omikron aldaerak eragindako olatuari aurre egiteko Frantziako Gobernuak ezarritako neurri batzuk arintzen hasiko dira. Jean Castex lehen ministroak ostegunean aurkeztu ditu datozen asteetako pausuak. Otsailaren 2tik aurrera ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea aire librean; telelana ere ez da derrigorrezkoa izango, soilik “gomendagarria”; kirol eta kultur ekitaldietako edukierak ez du murrizketarik izango. Horrez gain, abenduaren 10az geroztik itxita dauden dantzalekuak irekiko dituzte otsailaren 16an, eta ordutik taberna eta kafetegietan zutik kontsumitzeko aukera egongo da.

Halere, Castexek iragarri du urtarrilaren 24tik txertatze agiria derrigorrezkoa izango dela 16 urterik gorakoentzat, “kutsatzeen eta ospitaleratzeen kopurua jaisten ez den bitartean”. Lehen ministroaren esanetan, bilakaera “itxaropentsua” da, baina ez diete “entzungor” egingo osasun sisteman dituzten “tentsioei”.

Espainian COVID pasea zalantzan

Frantziako Estatuan ez bezala, Espainiakoan maskara derrigorrezkoa da aire zabalean abenduaren 24az geroztik. COVID pasaportea ezartzea izan da Espainiako Gobernuak omikronen olatuari aurre egiteko hartutako beste neurri bat. Bada, gero eta ahots gehiagok zalantzan jarri dute horren eraginkortasuna. Kantabrian, esaterako, urtarrilaren 18tik ez dute COVID ziurtagiririk eskatzen ostalaritzako eta aisialdiko eremu itxietan, “jada helburua betetzen ez duelako”.

Eldiario.es hedabideak argitaratu duenez, Katalunian aztertzen ari dira bide bera hartu edo ez; Kataluniako Generalitateak zientzialari talde bati eskatu dio txosten bat egiteko COVID paseak omikronen aurrean duen eraginkortasunaren gainean. Zenbait ikerketak erakutsi dute orain arteko txertoek ez dutela omikronen kutsatzeak saihesteko eraginkortasun nahikorik, aldaera hori azkarrago eta errazago transmititzen baita. Beraz, COVID ziurtagiriak “segurtasun faltsua” ematen du adituen arabera. Kataluniako Osasun Publikoko zuzendari nagusiak aurreratu duenez, COVID pasaporteak “zentzu gutxi du” omikronekin.


Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...
2022-04-25 | Bizilan
Maskarak lanean noiz Hego Euskal Herrian? Ministerioaren gida

Apirilaren 20an BOEn argitaratu zenez, egun horretan bertan indargabetu zen maskarak barnealdeetan edo toki itxietan erabiltzeko derrigortasuna. Aginduan hainbat salbuespen ondo zehazturik daude. Maskara erabiltzen jarraitu beharko dugu (6 urtetik gorakook) ondoko eremu... [+]


2022-04-19 | ARGIA
Hego Euskal Herrian maskara ez da derrigorrezkoa izango toki itxietan, salbuespen batzuekin

Osasun zentroetan, zahar-etxeetan, farmazietan eta garraio publikoan musukoa erabiltzen jarraitu beharko da Hego Euskal Herrian, gainerako leku itxietan ez. Lantokian, enpresetako lan osasuneko prebentzioko arduradunen esku egongo da azken erabakia.


Munstro populistak COVID-19aren eta Ukrainako gerraren inguruko eztabaidetan
Ezegonkortasunaren eta alternatiba faltaren sintomak

Ikusiko zenituen sareetan jo eta su eztabaidan. Beharbada, izan duzu haiekin ika-mikarik ere. Edo agian zu zara haietako bat. Lasai, ez da ezer gertatzen. COVID-19aren krisiak eta Ukrainako gerrak iritzi publikoa astindu dute eta lehen ez bezalako protagonismoa hartu dute,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


Euskal Herrian maskaraz

Apirilaren 20an jaio zen Adolf Hitler eta apirilaren 20tik aurrera barrualdeetan ez da derrigorrezkoa izango maskara janztea Hego Euskal Herrian. Kasualitatea? Ez dut uste. Bale, Ipar Euskal Herrian martxoaren 14an kendu zutela, baina ze kointzidentzia, egun horretan jaio zen... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude