Markina-Xemeingo eskolak bertako jantokia jarri du berriz martxan aste honetan

  • Fruta ez beste guztia km 0 filosofiaz eta ahal dena ekologikoan erosten dute. Halal menu musulmana eskaintzen ere lehenak dira. Gurasoek menuko 4,6 euro ordaintzen dute, EAEn catering jantokien prezio berbera.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2016ko apirilaren 06a
Oizpe Guraso Elkarteak 2015ean aurkeztu zien jantokiko proiektua gurasoei. Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

280 haurri emango dio jaten egunero Markina-Xemeingo Bekobenta ikastetxeko jantokiak. Aurrerantzean Oizpe Guraso Elkarteak kudeatuko du jantokia, eta bertako produktuak erostea hartu dute oinarri. Eusko Jaurlaritzak 4 ikastetxe publikoetan jarritako proiektu pilotuetan lehena izan da Bekobenta, apirilaren 4an martxan jarrita.

Irizpideak: sasoikoa, bertakoa, ekologikoa

Barazkien %75 Lea-Artibaiko 5 baserritarrek hornitzen diete, dena ekologikoan. Lekariak Arabatik ekartzen dituzte, agroekologikoak. Olioa Nafarroakoa erabiltzen dute. Haragiak eta arrautza Euskolabelduna. Azkenburukoak bertan egiten dituzte, jogurtak, esaterako, bertako baserritar batek produkzio integralean egindako esnea eta lacto-bifidusa erabiliz.

Lea-Artibaiko Laneko baserritar kooperatibak, enbotadurak egitea eskaini die; hartara, bertako tomatea erabili ahalko dute urte osoan, eta argindarrak huts egin edo edozein ezbeharri aurre egiteko B Plana izango dute, esaterako, berotzea baizik falta ez duten pure poteak edukiz. 

"Fruta kenduta, dena 0 kilometroan egiten dugu. Lea-Artibain denetik dugu, badugu lurra, baditugu baserriak, portu garrantzitsuenetako bat ere bai..." eginahalak merezi duelako harro eta pozik mintzo da Zuriñe Egia, Jantoki Batzordeko koordinatzailea, eta eskolako irakasle eta guraso dena.

Ez da garestiagoa

Otorduko 4,6 euro ordainduko dute gurasoek bertako produktu ekologikoak zerbitzatzen dituen jantokia. EAEko gainerako ikastetxeetan, catering sistemaren bidez jaten denaren kopuru berbera. Egiak adierazi du inguruko ekoizle denak prezioetan ere laguntzeko prest agertu zaizkiela, erosketa kopuru handiak izaten baitira.

Halal menua

Hamar haurrek menu musulmana jaten dute bertan. Orain arte haragirik eta esne-arrautzarik gabeko menua eskatzen zuten, euren etxeko ohiturara gehien egokitzen zena izanik. Produktuak erosteko eskumena izatea baliatu dute musulmanen ohiturei jarraitzen dien haragia erosi eta Halal menua eskaintzeko. Herrian komunitate handia dela eta beharrezkoa zela adierazi du Egiak.

Jantoki Batzordea, anitza eta sendoa

Batzordea jakintza eremu ezberdineko kideek osatzen dutela kontatu digu Egia koordinatzaileak: berarekin bat sukaldariak, asesore ekonomikoak, herriko merkatariak, euskara teknikariak... Bi urtez aritu dira lanean, eta Eusko Jaurlaritzak tokiko jantokien proiektu piloturako aukera ireki zuela jakin zutenean, bertan sartzeko eskaera egin zuten. Bide horretan hainbat erakunderen laguntza handia jaso dutela azpimarratu du: EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea), Lea-Artibaiko Landa-Garapenerako Elkartea (baserritar agroekologikoekin harremanetan jartzen, prezioak finkatzen...) eta Mugarik Gabeko Albaitariak (ikasleekin elikadurari buruzko hainbat kanpaina ere landu dituzte, esaterako, egunean 25 gramo azukre dela neurria).

Beti eduki du sukaldea Bekobentak

Beti egon da sukaldea bertan, eta sorreran Markinan bertan erosten zuten generoa. Eusko Jaurlaritzak 1997ko legearekin jantokien kudeaketa guraso elkarteetatik Jaurlaritzara bideratu zuen, eta derrigor catering bidez egitera behartu. Bi kudeaketa eredu egiten ziren catering bidez: EAEn zabalduena (Jaurlaritzak sukalde berririk ez egitea erabaki zuenez) cateringek bazkaria prestatuta ekarri eta jantokietan berotzea izan da. Bekobentan, bertan sukaldea egonik, catering enpresek eurek ekartzen zuten generoa eta bertako sukaldean prestatu.

(EAEko jantokiei buruzko erreportaje honetan duzu bilakaeraz eta legeez informazio gehiago).

Langileak eta inbertsioak

Proiektu pilotu honetan Eusko Jaurlaritzak beregain hartu du sukaldarien soldata, eta hori laguntza handia dela adierazi digu Egiak. Begiraleak eta garbitzaileak kontratatzea, aldiz, guraso elkartearen esku dago, eta aurreko catering enpresari azpikontratatu dizkiete bi zerbitzu hauek: "guretzat oso zaila zen zuzenean kudeatzea, eta erabaki hori hartu dugu" azaldu du Egiak.

Garaiko produktuak prestatzeak bestelako sukaldaritza eta sukaldea eskatzen du: lehen dena izoztutako jeneroa erabiltzen bazen, orain barazkiak bertan garbitu behar dituzte, eta arraska handiagoak jarri beharko dituzte. Kontraesana badirudi ere, izozkailua ere erosi behar izan dute, orain arte hornitzaileak izoztutako produktuak erostearen truk uzten ziena kendu baitie. Gainera, aipatutako Halal menua duten 10 umerentzako haragia gordetzeko ere beharrezko zaie. Egiak harrotasunez kontatu du euren helburua inbertsio hauei euren kabuz buelta ematea dela.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Eskola jantokiak  |  Kultura aniztasuna

Eskola jantokiak kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-11 | Axier Lopez
Berton Bertokoa
"Urkullu jauna, eskoletan sukaldeak jarri ala Durangaldea oilo gorotzez beteko dugu"

Durangaldeko gurasoek osatutako taldea da Berton Bertokoa. Bi urte daramatzate lanean eskoletako jantokietan Eusko Jaurlaritzak ezarritako catering sistematik atera eta bestelako eredu bat aldarrikatzen: eskolan bertan prestatutako janaria, eskualdeko produktu ekologikoekin egindakoa. Umorea erabiliz, egun baten buruan euren eskaerei erantzunik eman ezean, Durangaldea oilo gorotzez beteko dutela mehatxu egin dute.


2019-01-11 | Iņigo Igartua
Eskola jantokiak guraso elkarteek zuzenean kudeatzea ahalbidetuko du Jaurlaritzak

Ikastetxe ugarik egin dute jangelen jarduera zuzenean kudeatzeko eskaria azken urteetan. 2019-2020 ikasturtetik aurrera jarriko da indarrean Jaurlaritzak harturiko erabakia.


2018-11-11 | Juan Mari Arregi
Eskola jantokietako iruzurren erantzuleak

Eusko Legebiltzarreko batzorde batek 2003 eta 2015 artean eskola jantokietan izandako iruzurra ikertzen dihardu; iruzur horren ondorioz dozenaka milioi euro galdu dituzte diru-kutxa publikoek. Sektoreko enpresek adostu zuten merkatua banatu eta zerbitzuaren prezioa nahita puztea. Oso larria, eskandalagarria eta susmagarria da administrazioak urte horietan konpainia talde bat kontratatzea, euren artean prezioak puzten aritzea, eta alarmak ez jotzea. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak dioen moduan,... [+]


2017-02-19 | Estitxu Eizagirre
Iruņeko haur-eskoletan bertako elikagaiak, sasoikoak eta ekologikoak prestatzeko bidean

Udaleko 12 haur-eskoletako jantokiak kudeatzea udalak bere gain hartu du berriz. Menu osasuntsuagoak txertatzeko txostena eskatu dio INTIAri eta lan honek bertako ekoizleei garaiko elikagai ekologikoak zuzenean erostearen alde egiten du.


2017-02-09 | Estitxu Eizagirre
Iruņeko haur-eskoletan bertako elikagaiak, sasoikoak eta ekologikoak prestatzeko bidean

Udaleko 12 haur-eskoletako jantokiak kudeatzea udalak bere gain hartu du berriz. Menu osasuntsuagoak txertatzeko txostena eskatu dio INTIAri eta lan honek bertako ekoizleei garaiko elikagai ekologikoak zuzenean erostearen alde egiten du.


2017-01-29 | Garazi Zabaleta
Durangaldeko bederatzi eskola kalitatezko jantokien alde

2015eko irailean, Durangaldeko hainbat eskoletako gurasoek Berton Bertokoa ekimena sortu zuten. “Gure Platera Gure Aukera kanpainatik abiatuta, elikadurarekin kezkatuta geunden gurasoek elkartzea erabaki genuen”, azaldu digu Alex Azpirik. Berton Bertokoaren bultzatzaile bakarrak ez dira guraso elkarteak, ordea. Eskola kontseiluetako hainbat partaide ere elkartu dira mugimenduan.


2016-10-16 | Estitxu Eizagirre
Gure eskolan bertako jantokia jartzeko 4 urratsak

2000. urtetik Eusko Jaurlaritzak ikastetxe publikoen jantokiak catering bidez soilik kudeatzen ditu. Larrabetzu eta Erandiokoak dira urte hauetan guztietan beren kudeaketari tinko eutsi dioten bakarrak. Baina beste ikastetxe batzuetan gurasoak lanean hasi ziren duela hiru bat urte, ikasleek bertakoa, sasoikoa, eta ahal dela ekologikoa jango zutela bermatuko zuten jantoki proiektuak lantzen. EHIGE guraso elkarteak parte hartzen duen “Gure platera gure aukera” egitasmoa izan dute... [+]


2016-07-24 | Garazi Zabaleta
Jantoki jasangarriak
Elikadura ere badelako hezkuntza

Isere departamendura (Rhône-Alpeak eskualdea, Frantzia) bidaia egin zuten, Gure Platera Gure Aukera plataformak antolatuta, Etxaldeko hainbat baserritar, Jata Ondo eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteetako ordezkariak, EHIGE Euskal Herriko Gurasoen Elkarteko kideak, VSF Herrien Bidezko Elikadura GKEko partaideak edota LAB sindikatuko kideak.  

Eskola jantoki eredu berrien bila egin zuten bisita. Etxalde aldizkarian kontatu dituzte bizitako esperientziak.

Eskolan ere, bertatik... [+]


Eskola jangelen inguruko iruzurraren auzia artxibatu dute

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak eskola jantokien ustezko iruzurraren eta administrazio publikoaren artean loturarik ba ote den ikertzeko martxan jarritako auzia artxibatu du, Eusko Jaurlaritzak erantzukizun penalik ez duela argudiatuta.


Eskola jantokietan bertako produktuen kontsumoa exijitzeko kanpaina abian

Berton Bertokoa bataiatu dute egitasmoa. Eskola jantokietan bertako produktuen kontsumoa bultzatu nahi du guraso-talde batek Durangaldean; eskualdeko herri eskola eta eskola publikoetan eskaintzen den jakien kalitatea hobetzea da beren asmoa.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude