Asteazkenen entregatu du Frantziak Marixol Iparragirre, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu dezan. Hamabi atentaturengatik auzipetu nahi dute. Irailean Frantziako Estatuko epaitegiek Urrutikoetxea, Haranburu, Beyrie eta Fernandez Iradi presoen egoeren inguruan erabakiko dute.
Frantziako poliziak Madrilen utzi du Iparragirre Espainiako Poliziaren eskuetan. Zuzenean Auzitegi Nazionalera eraman du poliziak, eta bertan Eskoriatzako presoa aske uzteko eskatu du haren abokatuak. Epaileak, ordea, bere aurka abiatu diren hamabi auzi jakinarazi, eta Soto del Realen (Madril) espetxeratzeko agindua eman du.
Frantziako Estatuak ezarritako 20 urteko espetxe zigorra abuztuaren 27an bete zuen Iparragirrek, baina preso jarraitu du espainiaratu bitartean. Estradizioa salatu eta “konponbidea” aldarrikatuz, mobilizazioak egin dituzte Eskoriatzan eta Donostiako Antigua auzoan. EH Bilduk eta Sortuk espetxeratze berria kritikatu, eta Iparragirreren “bakearen” aldeko lana goraipatu dute.
Ebakuntza Urrutikoetxeari
Josu Urrutikoetxea euskal presoari astelehenean egin zioten prostata ebakuntza. Maiatzaren 16an atxilotu zuen Urrutikoetxea Frantziako Poliziak ospitalearen atarian, urgentziazko ebakuntza egitera zihoala. Hiru hilabete eta erdi igaro da ordutik, haren medikuak ebakuntza gehienez ere hilabeteko epean egin beharra zegoela adierazi bazuen ere. Ebakuntza egin ostean, La Sante-n (Paris) espetxeratu dute berriz ere Ugaoko euskal preso politikoa.
Urrutikoetxea baldintzapean aske uzteko eskatu du bere abokatuak, tartean bere osasun egoera dela eta. Eskaera aztertzeko bigarren auzi saioa irailaren 11rako ezarri dute, Parisen.
Haranburu, Beyrie eta Fernandez Iradi
Ostegunean, Pariseko Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak Xistor Haranburu presoaren baldintzapeko askatasun eskaera aztertuko du berriz ere. Auzitegiak baldintzapeko askatasunaren alde egin zuen uztailaren 5ean, baina prokuradoreak helegitea aurkeztu zuen. 30 urte baino gehiago egin ditu espetxean Haranburuk, eta prokuradorearen helegiteak kritika ugari jaso zituen Ipar Euskal Herrian.
Hamazortzi urte preso daramatzan Lorentxa Beyri presoaren kasuan antzeko egoera errepikatu zen. Uztailaren 18an Pariseko Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak bere baldintzapeko askatasuna onartu zuen, baina fiskalak helegitea jarri zuen eta preso jarraitzen du Beyrik. Irailaren 12an aztertuko du kasua epaitegiak, bigarren aldiz.
Ibon Fernandez presoari zigorra eteteaz ere hilabete honetan erabakiko dute Frantziako epaitegiek. Hamasei urte egin ditu preso Fernandez Iradik, eta larriki gaixo dago, esklerosi anizkoitzak jota. 2014an epaileak bere askatasunaren aldeko ebazpena eman zuen, baina prokuradoreak blokeatu zuen erabakia.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]