Baionako Euskal Elkargoaren egoitzan bildu dira tokiko hautetsiak eta bakegileak Xistor Haranburu euskal presoaren auziaz mintzatzeko. Ondoren 150 herritar bildu dira Suprefeturan, prokuradoreak Haranburu preso atxikitzeko hartutako erabakiaz protestatzeko.
Frederic Haranbururen abokatu Maritxu Paulus Basurkok adierazi duenez, Parisko Dei Auzitegiak bi hilabete barne deliberatu beharko du prokuradorearen erabakiari buruz. Epeak errespetatuko ez balitu, Haranburu aske utzi beharko lukete.
Anitz izan dira estatuaren fiskal buruak edo prokuradoreak hartu duen erabakiaren aurrean izandako erreakzioak, hona sorta bat:
Hautetsiek ohar orokorrean hauxe eman dute aditzera: "Hautetsiak hemen gaude eta guri dagokigu estatuari erantzukizuna eskatzea. Fiskal buruari exijitzen diogu Euskal Herriko errealitateaz informatu dadin. Bake egoera ez da erraza erdiesten, baina bakearen bidean segituko dugu, oraindik ere bide luzea dugula jakinda ere”.
Hala berean hauxe gehitu dute fermuki: “Galdera egiten dugu zergatik fiskaltza antiterroristak lurralde honetan gertatzen dena ez duen kontuan hartzen. Iduri du justizia politiko bat dagoela. Helegite hau justizia politikoa da. Bizki oldarkorrak dira fiskaltzak erabilitako argumentuak. Ministerio publikoa guztiz desfasatuta dago”.
Euskal Elkargoko Jean Etchegaray presidentea kontent agertu da auzitegiaren erabakiarekin, baina fiskaltzaren jarrera salatu du. Besteak beste, prokuradoreak “ETAk edozein momentutan borroka armatuari berriz ere ekin diezaioke" erran baitu. Etchegaray-ren erranetan “ETAk berriz borroka armatua berriz abian jartzeko arriskua dagoela erratea, inteligentzia kolektiboari irain egitea da”.
Euskal Elkargoko presidenteak hitz zorrotzak izan ditu prokuradorearentzat: “Gure lurraldea bakean da, bakean da justiziarekin, baina ez da bakean fiskaltzarekin. Prokuradoreak helegitea jarri du, Frederic Haranburu berehala askatuko zutela kezka zutelako".
Senpereko Vincent Bru auzapezak berriz hauxe gehitu du azkenik: "Haranburuk Senperen lan eskaintza badu, beraz, ez da arrazoirik askatua izan ez dadin. Estatu buruari dei egiten diot senpertar presoa askatu dezaten. Xistor ezagutu dut presondegian. Zuzendaria eta funtzionarioekin ere egon nintzen. Xistor-ren jarrera eredugarria dela erran didate. Ezin da kontsideratu ordena publikoarentzat inolako traba denik”.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]
“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.