Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

  • Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.

Etxerat

2025eko irailaren 9an - 12:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jose Mari Dorronsoro Malasetxeberria euskal preso donostiarrak orotara 32 urte eman ditu preso. Zigorra etxean bete du azken hilabeteotan, kontrol neurriekin, baina abuztuaren 27an guztiz aske utzi zuten, Irutxuloko Hitza-ko kazetari Beñat Parrak berri eman zuenez, Frantziako Estatuan preso emandako urteak kontuan hartuak izan direlako.

1990eko hamarkadan espetxeratu zuten lehenengo aldiz Dorronsoro, Frantzian, 38 urte zituela. Zazpi urte inguru pasatu zituen preso Frantzian, eta Espainiara estraditatu zuten 2001ean. Espainiako Auzitegi Nazionalak 26 urteko espetxe zigorra ezarri zion 2002an, ETAk 1987an egin zuen atentatu batekin lotuta. Gerora, hamasei urteko beste zigor bat ere ezarri zioten.

2021ean Iruñeko espetxean sartu zuten, eta 2022an Martuteneko kartzelara ekarri zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude