Ezin da gehiago luzatu lelopean, presoentzako espetxe politika arrunta ezartzea eta iheslarien eta deportatuen itzulera eskatuko dituzte Bilbon, urteroko legez. Horrekin batera, presoen eskubideak defendatu eta, batez ere, Euskal Herrian “konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren” aldeko apustua egitera deitu du Sare plataformak, baita “gehiegi luzatu den” prozesuaren azken txanpari aurre egitera ere.
Asteazken goizean Sarek aurkezpen prentsaurreko bidez iragarri du Bilboko urteroko manifestazio nazionala urtarrilaren 10ean egingo duela. Ibilitako bidearen balantzea egin eta “are garrantzitsuagoa” den etorkizunari begiratu diote prentsaurrekoan. “34 urte behar izan dira urruntze politika ankerra bertan behera utzi eta ia preso guztiak espetxeko lehen gradutik, hau da, erregimen itxitik, ateratzeko”, gogorarazi dute. Orain, euskal gizarteari eskatu diote “atxikipen ideologikoak alde batera utzi” eta “gehiegi luzatu den eta sufrimendu handia eragin duen” prozesuaren azken txanpari aurre egiteko, eta manifestazio nazionalean parte hartzera dei egin dute.
Prentsaurrekoan gogorarazi dute Euskal Herriko kartzeletan 123 preso daudela oraindik, eta beste hiru Frantziako espetxeetan; beste hamalau iheslari eta hiru deportatu ere daude. Salatu dute, halaber, espetxe horietan presoen eskubideak urratzen direla eta salbuespenak mantentzen direla, legedian zein espetxeko tratamenduan, ETAk borroka armatua utzi zuenetik hamabost urte baino gehiago iragan badira ere. Aditzera eman dute egoera hau ez dela ona inorentzat, min handia eragiten jarraitzen baitu. Egoera hau amaitzeak “jarrerak hurbildu, enpatia berriak sortu eta zauriak sendatuko” dituela azpimarratu dute.
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Hirugarren graduan dagoen preso baten eta bere ilobaren mendi bueltan girotutako laburmetraia aurkeztu du Hatortxurockek. Kalera irteten diren presoei harrera duina emateko beharra aldarrikatu nahi dute lan honekin.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]