Maiatzaren Lehenean irudi komuna partekatuko du gehiengo sindikalak

  • LAB, ELA, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE izango dira irudia partekatuko duten sindikatuak. Deialdia egin diote langile klaseari leihoetan eta balkoietan Maiatzaren Leheneko ikurra jar dezaten.


2020ko apirilaren 24an - 09:32
Maiatzaren Lehenerako irudi bateratua aukeratu dute LAB, ELA, STEILAS, HIRU eta ETXAIDEk. Argazkia: Berria.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egunaren aurretik eta egunean bertan sindikatu bakoitzak bere ekimen propioak antolatu baditu ere, irudi komuna plazaratzearen alde agertu dira. Irudi hori Euskal Herriko langile klasearen balkoietan eta leihoetan jartzeko deia egin dute, “langileon indarra eta aldarrikapena ikusaraztea” helburu.

Kapitalak marraztu nahi duen etorkizun beltzaren aurrean bizitza erdigunean jarriko duen etorkizuna marraztu nahi duela adierazi du LABek. Hori horrela, Maiatzaren Lehena aldarrikapen eta ospakizun eguntzat ezarri dute, modu koloretsuan ospatzekoa.

Jendeak erabiltzeko irudia sindikatu bakoitzaren argitalpenetan egongo da; kartel digital, bideo eta abarretan. Era berean, herritarrei irudia inprimatu edo eskuz marraztu dezaten dei egin diete.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.