Madrilek apustu etxeen iragarkiak debekatu ditu telebista eta irrati autonomikoetan

  • Madrilgo Batzarrak hala erabakita, hedabide publiko autonomikoek debekaturik izango dute apustu etxeen iragarkiak emititzea. Telemadrid telebista kateari eta Onda Madrid irratiari eragingo die debekuak.


2019ko martxoaren 21ean - 09:06
Espainiako Estatuan debekuaren bidea hartu duen lehenbizikoa da Madril. Aurrekaria markatu du. Espainiako Estatuan debekuaren bidea hartu duen lehenbizikoa da Madril. Aurrekaria markatu du.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aipatu beharra dago bi hedabide horiek, Madrilgo Batzarraren erabakia indarrean jarri baino lehen ere, ez zutela apustu eta joko etxeen iragarkirik emititzen, zuzendaritzek hala erabakita. Debekuarekin, baina, urrats berria eman du Madrilgo erkidegoak, eta aurrekaria markatu du gainerako hedabide publikoentzat.

"Madrilgo Irrati Telebistak ez ditu online jokoa, joko aretoak edo apustu etxeak sustatzen dituzten iragarkirik emitituko, ordutegia edota programazioa edozein izanik ere", irakurri daiteke 8/2015 legearen pasarte batean, Juan José Mateo kazetariak nabarmendu duen bezala El País egunkarian.

Podemos alderdiak proposatu zuen iragarkiok debekatzea, eta alderdi guztien babesa jaso du. Ludopatiaren aurka lanean ari diren eragileek hamaika bider ohartarazi dute hedabideetan horrelako iragarkiak emititzearen eta jokoarekiko adikzioaren arteko loturaz, arreta berezia jarrita adinez txikikoengan.

EITB kateko irrati eta telebistetan ohikoak dira iragarkiok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!