HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte. Horretarako, hiru topaketa egin dituzte aurten, azkena Arripodasen, ekainaren 13an.
Antzinako gari barietateak berreskuratzeko eta egiteko moduari erreparatzeko, bost galdera lantzen ditu HoBBeak: zer diren gari herrikoiak; nola ekoizten dituzten; landatik ogirako bidean nola ehotzen duten; nola egiten duten ogia eta norentzat egiten duten ogia.
HoBBea proiektuaren baitan, hiru topaketa egin dituzte aurten, azkena ekainaren 13an Arripodasen.
Hamarnaka lagun inguru elkartu ziren Arripodasen eta Hazialdeko elkarteko kide diren Iriarte familiaren etxaldeko gari sailak bisistatu zituzten lehenik. Iriartetarren etxaldean gari barietate zaharrekin egiten dute lan, eta tokira egokitzen direnak hautatzen dituzte. Fran Iriarte nekazariak, “Navarro 101”, “Mocho de Arroniz” eta “Rojo de Burdeos” gari barietateak ereindako sailak erakutsi zizkien, eta azalpenak eman zizkien barietate hauek agronomikoki dituzten ezaugarriez eta laborantza ekologikoko praktikez.
Gari sailak ikusi ondoren, Arripodaseko elkartean, Lola Raigon ingeniari agronomo eta ikerlariaren solasaldia gozatu zuten. Hasteko, Raigonek egungo krisi ekosozialari erantzuteko agroekologiaren beharra nabarmendu zuen.
Baina bere hitzartzea antzinako gari barietateek eta ale osoko zereal ekologikoek duten balio nutrizionalean zentratu zen. Egindako ikerketetan oinarrituta, adierazi zuen pertsonen osasunarentzat onuragarriak diren hainbat balio dituztela, hala nola bitamina, grasa poliinsaturatu, mineralak eta abar.
Jardunaldiari bukaera eman zioten Nafarroako elikagai eta edari ekologikoz osatutako mahaiaren
bueltan solastuz eta dastatuz.
HoBBearen baitan lehen topaketa Jatsun (Behe Nafarroan) maiatzaren 17an egin zuen, Euskal Herrian hazi herrikoien karakterizazioan egiten ari diren lana ezagutzeko.
Bigarrena topaketa Gipuzkoan izan zen, ogi artisau ekologikoaren inguruan, eta begirada ezberdinetatik dituen balioak agerian jarri zituzten. Bertan elkartu ziren ogigintzako eragileak, sukaldariak, nutrizionistak eta osasungintza arloko pertsonak. Baserriko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aletu zituzten Christian Rémésy-k (Nutrizionista eta ogigintzan ikerlaria) eta Myriam Poussou-k (okin profesionala).
Hiru jardunaldiak oso ongi baloratu dituzte Biharko Lurraren Elkartea, Biolur eta Hazialdeko elkarteetako ekoizleek, eta adierazi dute HoBBea proiektuak balio izan diela "nekazari eta okinon jakintza partekatu eta ezagutza berria sortzeko".
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte.
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo utzi dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, 12:00etan Aldundiaren aurrean... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]
Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]
Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]