Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

  • Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.

2022an Marienearen alde egindako manifestazioa. Euskal Irratiak

2025eko apirilaren 22an - 11:27
Azken eguneraketa: 15:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hiru eragileek gogoratu dute 2014tik "bazterrak harrotzen" dituen etxe multzo bat egiteko proiektua dagoela Marieneako lurretan, eta salatu dute egitasmoaren helburua  "boterea eta etekinak salbatzea" dela. Auzapezaren talde politikoak "etxebizitza eskasia eta bizitegi beharra" dagoela esaten badu ere, horiek egiteko herriaren erdigunean "aterabideak" daudela ziurtatu dute. Aldiz, Marieneko lurrak "lekuko" eta "kalitatezko" mozkinak eman ditzakeela defendatu dute, "ingurugiroa errespetatuz" eta "kontsumitzailekin harremanetan" landuta. Hori guztia dela eta, Boygues immobilier multinazionalaren proiektuari aurre egiteko prest daudela azpimarratu dute: "Polizien atxiloketek, auziperatzeek eta isunek ez dute helburu hori geldituko".

Landatze eguna antolatu dute maiatzaren 17an ELB, Lurzaindia eta Ostiak, Marienean baratzea sortu asmoz. Egun osoko egitaraua ondu dute. 11:00etan Marienera ibilaldiak abiatuko dira Kanboko eta Itsasuko (Lapurdi) herriko etxeetatik. 12:00etan makilen zina eta ekitaldi politikoa egingo dute, ondoren elkarrekin bazkaltzeko. 14:00etatik aurrera landaketa herrikoia hasiko da eta patatak, kalabaza edo piperrak eramatea gomendatu dute. 


Laborantza ekologikoa kanalean gehiago
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.