Lurra herriari deika

  • Agroekologia mugimenduak eta ARGIAk kamiseta berriak atera dituzte elkarlanean. Kazetaritza guztia ez baita berdin, eta nekazaritza guztia ere ez. Bai agroekologiak eta bai ARGIAk genero harremanak lantzen dituzte, burujabetza dakarten produkzio moduak, langileen eskubideak lantzen dituzte, ingurumenarekin errespetuzkoa izatea... Kamisetaren bidez agroekologia ezagutzera ematea eta nekazaritza, ingurumena eta herri eredua lotzen dituen aldarria zabaltzea da helburua: Lurra herriari deika!


2020ko irailaren 25ean - 15:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Muturreko egoeretan fenomeno bereziak gertatu ohi dira. Ez dakit beste momentu batean erantzun bera jasoko ote zuen, baina indartsua izan zen konfinamendu garaian herritarrek baratzera joateko debekuaren edo azokak ixteko erabakiaren aurrean emandako erantzuna. 2020ko udaberrian agerian geratu da elikadura burujabetzaren garrantzia eta lurrikara honek balio izan du aliantzak sortzeko agroekologia ereduaren bueltan dabiltzan hainbat eragileren artean. ARGIA ere saltsan da.

Eztabaida mahai-gaineratzeak bigarren galdera zorrotz bat ere atera du: Nola? Alegia, bertakoa bai baina nola ekoitzitakoa? Horregatik hitz egiten dute, nekazaritzaz baino, agroekologiaz. Genero harremanak lantzen dituzte, baserritarren burujabetza dakarten produkzio moduak (makinariekiko, pestizidekiko, petrolioarekiko menpekotasuna moztea bilatuz), langileen eskubideak lantzen dituzte (migranteen egoera nekazaritzan ez dadin esplotazioa izan), ingurumenarekiko errespetuzkoa izatea... “Nekazaritza guztia ez baita berdina”, diosku Mirene Begiristain taldeko kideak. “Balio izan digu bigarren eztabaida hau ere jendarteratzeko, mahai gainean jartzeko zer nekazaritza eredu bultzatu eta egin nahi dugun”.

ARGIAren irakurleak sartua du bertako produktuak kontsumitzearen kontzientzia eta ARGIA bera ere "nola?" galdera horri erantzuten ahalegintzen da bere esparruan. Kazetaritza guztia ere ez baita berdina. Berauek jarri ziren harremanetan agroekologia mugimenduko zenbait eragilerekin, elkarlan bat hasteko intentzioz. Bertan batu dira momentuz: Gipuzkoako Biolur, Baserria XXI eta Basherri Sarea elkarteak, Arabako Naturaraba eta Bionekazaritza, Bizkaiko Ekolurra eta Urduñako elikadura estrategia, Nafarroako Bizilur elkartea, Baztango Zaporeak eta Sakanako garapen agentzia eta Belardi baserritar elkartea, Euskal Herri mailako Etxalde nekazal mugimendua eta EHkolektiboa.  “Sektore berekoak izanik ere, bakoitzak du bere lan eremua eta denok elkar ezagutzen badugu ere, egunerokoan murgilduta gaude, eta elkarlanerako esparru askorik ez dugu”, azpimarratu du Begiristainek. “Argiarekin abiatutako proiektu honek laguntzen digu agroekologia mugimenduan gabiltzanok lotzen gaituen haria sendotzen; ilusioa nabari da”, dio.

Kamisetak salgai

Oraingoz "Lurra herriari deika" kamisetak jarri dituzte salgai, Maitane Gartziandiaren diseinuarekin, %100 kotoi organikoz eginak. Erosketa bakoitzeko 2€-ko ekarpena egiten zaio agroekologia mugimenduari eta beste hainbestekoa ARGIA komunikazio proiektuari.

Lurra zaintzearen aldeko mezua zabaltzeko bidea da kamisetena, agroekologia ezagutzera emateko modu bat. Elkarlanak emango ditu, ordea, fruitu gehiago datozen hilabeteetan. Entzun dezagun deiadarra!

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azoka
2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

2021eko azaroaren 7
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren egilea
“Markatu nauten ikasleak dira liburu honen oinarria”

2021eko azaroaren 4
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren aurkezpena
"Akatsak izan behar du ikasteko oinarri, baina zenbatetan onartzen dugu akatsa eskolan?"

2021eko azaroaren 3
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren egilea
“Markatu nauten ikasleak dira liburu honen oinarria”

2021eko azaroaren 3
Garbiñe Larrea Iturralde | "Sendabelarrek dakitena" liburuaren aurkezpena
"Liburu hau aterata atseden handi bat hartu banu bezala sentitzen dut, hainbat gai transmititu izanagatik"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!