“Akatsak izan behar du ikasteko oinarri, baina zenbatetan onartzen dugu akatsa eskolan?”

  • Koldo Rabadan Izagirre irakasle eta psikopedagogoak ARGIArekin kaleratu berri duen Bidean liburua aurkeztu du azaroaren 3an Donostiako liburutegi zaharrean. ARGIAko kazetari Estitxu Eizagirreren galderei erantzun die bertan. Sarrera modura, Eizagirrek azpimarratu du Rabadan liburua idazteko klase barruko lana inoiz utzi ez duen irakaslea dela eta egun lan egiten duen eskola publikoa eraldatu duen pertsona, bidean aurkitu dituen kideekin batera: eraldaketa horren oinarrian dauden ideiak eta planteamenduak azaltzen ditu dekalogo forma duen liburu berezi honetan. Elena Laizek egin dio sarrera eta Maitane Gartziandiak ilustrazioak.


2021eko azaroaren 04an - 05:50
Azken eguneraketa: 07:24
Argazkia: Mikel Olabide.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bizipenetatik kontatzen duzu zein oinarri edo printzipioren arabera ematen duzun zuk eskola. Zergatik bizipenetatik, eta ez teoriatik eta pedagogia zehatzetatik abiatuta?

Pertsona bizipenek egiten dutelako. Honaino benetan ekarri gaituena eguneroko bizipena da: ikasleekin lan egiten dugunean gertatzen diren kontu horiek. Ez dut uste kanpo formazioek ekarri gaituztenik honaino.

Kalkulatu nezake nire irakasle biziaren erdia bete dudala, hogei bat urte. Beste hainbat bizipen izango ditut hurrengo hogei urtetan, eta agian ikuspegia aldatzen eta garatzen joango naiz. Ikasleen eguneroko bizipenak ere oso garrantzitsuak dira. Nolako bizipenak dituzte gure ikasleek gure eskoletan egunerokoan?

Gainera hau ez da instrukzio liburu bat, gehiago da gonbidapen bat: denboran geratu, hausnartu eta “zerbait aldatu behar dugu?” pentsatzera bideratu nahi duena. Pentsatzen baduzu aldatu behar dugula, goazen eskolak eraldatzen hastera denok.

Teoriak ez du hunkitzen. Bizipenek bai.

Eskolaren helburuak zoriontasuna ere izan beharko lukeela aldarrikatzen duzu. Noiz da haurra zoriontsu eskolan, eta praktikan nola egiten da eskola zoriontsu bat?

Zoriontasuna ez dago eskolaren menpe bakarrik. Baina ikasleek ordu asko pasatzen dituzte eskolan. Zoriontasunak helburu behar luke, bidea egiteko jarrera den heinean. Nola helduko diogu ikasleen bide horri? Zoriontasunetik.

Zer ulertzen dugu zoriontasunaz? Eskolari lotuta, nik zoriontasuna lotzen dut guztiontzako eskola batekin. Hau da, haurrak lekua izan behar du eskolan. Kontua da, ea egungo eskolan haur guztiek lekua topatzen duten, euren kolorea agertzeko aukerarik ba al duten. Haurrak altxorrak dira, bakoitzak bere gaitasunak ditu eta lortu beharko genuke haurrak dituen gaitasun horiek agerian jartzea eskolan. Egungo eskolen antolakuntzarekin, ikasle batzuek askotan dute agerian jartzeko aukera. Beste batzuek ez. Horri begira eraldatu beharko genituzke eskolak:  ikasle guztiek lekua izan dezaten eskolan.

Ikasleak aukera izan behar luke bere nahiak eskolan asebetetzeko. Eta horrek ezer gutxi du “sudurraren puntan jartzen zaiona” egitetik. Baina nahi duen hori aurrera eramateko aukera izango duen eskola behar dugu. Ez da ikaslea eskolara moldatu behar dena, eskolak moldatu behar du ikaslearen kuriositatera. Haurrak nahi duen hori asebetetzen duenean zoriontsu da, eta ez du zerikusi handirik lorpenekin, bidea egiteko jarrerarekin baizik.

Ikasle bakoitzaren erritmoa ezberdina da, aniztasuna horretan ere islatzen baita. Nola egiten da aniztasuna errespetatzen duen eskola bat?

Desberdinaren aldarria eginez. Desberdina berdin tratatuz eta berdin sentitzen dena bakar sentiaraziz. Lekua eginez ikasle bakoitzari. Horretarako eskura dugun altxor bat adin aniztasuna da. Zergatik banatu behar ditugu ikasleak adinka? Ikasleak nahasten ditugunean adinez, haur bakoitzak bere lekua topatzen du era naturalean.

Beste gako bat koloreak dira, Maitane Gartziandiak liburuko ilustrazioetan oso ongi adierazi dituen bezala. Koloreak agerian jarri eta gehiago baloratu behar dugu ikasleek egunerokoan egiten duten hori. Hori da orain eta hemen bizi duten denbora. Hori da errealitatea: zer egiten du, zertarako gai da. Baina susmoa dut gehiago begiratzen diogula egiteko daukan horri: noraino iritsi behar du, zer falta du... Gehiegi tematzen gara horretan. Aniztasuna errespetatzen duen eskolak gehiago baloratu behar du haurrak egiten duen bide hori, eta gu bidelagun izan.

Egunero ikasle guztiei lan berdina, denbora berean, helburu berdinaren pean eginarazten badiegu... Nola errespetatzen da haur horren erritmoa? Oso zaila ikusten dut. Gure eskolan, adibidez, haur bakoitzak dauka bere proiekua eta ez du ondokoarekin konparatzeko aukerarik. Ez dago konparaketarik, ez dago juzgurik. Konparaziotan erortzen garenean, karga emozional hori kudeatzea oso zaila da. Gurean ikasle bakoitzak dauka proiektu bat, eta irakasleontzako, ikasle bakoitza da proiektu bat.

Koldo Rabadan Izagirre, "Bidean" liburuaren egilea. Argazkia: Mikel Olabide.

Liburuan zintzotasun oso ausart bat irakurtzen da, autokritika egiten baituzu atzera begirako pasarteak kontatzean, eta barkamena ere eskatzen duzu momentu batzuetan. Akatsak baloratzea da ikasteko gakoetako bat?

Barkamena liburu osoan zehar dago, nahiz eta birritan aipatu “barkamen” hitza. Baina liburuan nabari da halako barkamen eskaera bat, hogei urteko ibilbidean ez dugulako beti asmatu. Zintzotasunetik idatzita dago.

Akatsaren apologia egin beharko genuke. Akatsak izan behar luke ikasteko bide. Egun eskoletan metodo zientifikoa darabilgu eta STEAM proiektuak, eta erabat bat nator filosofia horrekin, baina metodo zientifikoak akatsa goraipatzen du: errore-akatsa, proba-akatsa, horren aldarria egiten du. Zenbatetan onartzen dugu akatsa? Nola baloratzen dugu haurraren akatsa?

Boligrafo gorriaren ordez egun berdea erabiltzen da, arinagoa delakoan, baina berdin erabiltzen jarraitzen dugu: idazten duguna, baloratzen duguna  berdina da. Noiz uzten diegu ikasleei proba egiten? Arlo guztietan uzten diegu? Ez, normalean artean, eta komodin modura erabiltzen ditugun arloetan. Baina matematika ere bada akatsa funtsezko izan behar duen arlo bat.

Edisonen aipua ere oso ezaguna da, baina ez diogu benetan kasu askorik egiten: filamentua asmatzen ari zenean jendeak azpimarratzen zion zenbatetan huts egiten ari zen, eta berak erantzun ezetz, orain bidea garbiago zuela, bazituela mila modu filamentua ez egiteko.

Akatsak izan behar du ikasteko oinarri, eta egun ez dakit akatsa zenbat baliatzen dugun.

Zuen eskolan ez duzue azterketarik ez boligrafo gorririk erabiltzen baloratzeko.

Ikasle bakoitza bere proiektua egiten ari den bide horretan, ebidentziak jasotzen saiatzen gara: non kokatzen da? Zer egiteko gai da? Eta bide horretan ondoan egon eta laguntzea da gure lana. Ez dut uste azterketen beharrik dugunik jakiteko ikasle horiek non kokatzen diren.

Eguneroko lana da baloratu behar duguna. Printzipio baten pean ari gara: ikasle guztiak guztionak dira. Baina denbora dago, askotan konpetentziez hitz egiten dugunean ez gara konturatzen hamasei urterekin eskuratu beharrekoak direla konpetentzia horiek. Eta azkarregi baloratu nahi izaten dugu ikasleak zer falta duen horretara iristeko. Eta zer falta du bada? Denbora!

Denok ikusi ditugu “zailtasun” izenaren pean bataiatu edo etiketatu ditugun ikasleak eta halako batean esaten dugu “ene, zer pasa zaio jauzi hori egiteko?”. Bada bere garapena horixe zela, eta denbora eman behar zitzaiola berak aldaketa horiek egin ahal izateko. Ikasle horiek izan dira liburua egitera bultzatu nautenak, markatu nauten ikasleak horiek izan dira: beren eskola garaian “sufritu” egin dutenak eta hortik ateratzeko eta hegan egiteko gai izan direnak.

Maitane Gartziandiak ilustratu eta diseinatu du "Bidean" liburua.

[Publikotik galdera hau egin dute] Liburuak aldaketak egiteko deia egiten du, eta irakasleei entzuten zaie ikasle zaharragoekin zailagoa dela aldaketa egiten, edo eskolaren arabera ere badela. Zama hori duen irakasleari zer esango zenioke?

Guztiok daukagula muga bat: beldurra. Beldurrak zilegi dira eta beharrezko, horrek eramaten baikaitu pauso seguruak ematera. Baina beldurrak ezin du izan muga.

Ikerketek diote 0-7 adin tarteko urteak kritikoak direla haurraren garapenean. Aldiz, denok jotzen dugu ontzat Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aldaketak egitea, eta ausartzen gara. Aldaketa horiei jarraipena ematea proposatzen dut. Eta goazen aldaketa txikietatik hastera, ez dugu zertan salto egin behar urik ba ote dagoen jakin gabe. Baina nik egin dut salto eta ura badago. Liburuaren hasieran eta bukaeran galdera bat egin dut, gonbidapen batekin: Bazatoz?

Metodo zientifikoa berriz aipatuz, nik ere proba-akatsa egin ahala aldaketak egin ditut nire egunerokoan, baina pausoak eman ahala ikusi dut onerako zirela. Irakasle taldeak ikusi dugu hori eta elkarrekin egin dugu bidea. Ikasleak eurak ere jabetu dira, eta gurasoak ere bai, bide horretan ikasleak aurrera egiten duela, zoriontsu dela eta gaitasunetan eta konpetentzietan ez duela inongo arazorik. Gu ere dekretuari lotzen gatzaio eta hezkuntza legeari. Hau ez da burutazio bat, lan egiteko beste modu bat da.

Ez dut instrukzio liburu bat egin, ez dut nahi hau irakurtzen duenak hala egin behar duenik ulertzerik. Hausnartzeko tarte bat hartzea da gonbidapena. Besterik gabe. Azken hogei urtetan asko aldatu da hezkuntza? Esango nuke ezetz. Pauso txikiak emateko gonbidapena da.

Koldo Rabadani ARGIAn egindako elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.

Bidean liburua erosteko, sakatu hemen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025-10-02 | Gedar
Urriaren 2ko ikasle-greba: gaurko mobilizazio deialdiak

Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".


Innovamat, batzuek maitatzen eta besteek mesfidati begiratzen duten matematika metodologia

Batzuentzat, erakargarria, motibagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa; besteentzat, nahasgarria, konplexua, zentzu pedagogiko argirik gabeko jolasa. Matematika ikasteko Euskal Herriko gero eta ikastetxe gehiagotan sartzen ari den Innovamat metodologiak iritzi kontrajarriak,... [+]


Ez, 3 urteko ikasgela guztietan ez dute egokitzapena egin

Oso orokortuta dagoen praktika apurtu duten kasu bakan batzuen berri izan du ARGIAk: 3 urteko ikasgeletako irakasleek eurek erabakita, aurten ez dute egokitzapenik egin gela horietan. Non da egokitzapena borondatezkoa, zer dio legeak eta zer adituek? "Beti eman behar da... [+]


3 urteko 24 haur tutore bakarrekin, Irurtzungo eskolako errealitatea

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]


Salatu dute ia bi ordu behar dituztela egunero Aiaraldeko EHUko ikasleek Leioako Kanpusera heltzeko

Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Eskola kirola
Ziaboga, korronte nagusiak eraman ez dezan

Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]


Haur eta gazteekin genozidioa lantzea, ikastetxe gero eta gehiagoren hautua

Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]


2025-09-23 | Gedar
Ikasle-greba urriaren 2an, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko"

IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna. 


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | ARGIA
247 milioi euroko ikerketa proiektuei uko egin die EHUk, Israelgo erakundeek zuten parte-hartzeagatik

Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]


Irakasle-ikasketarik gabe DBHn irakasle aritu ahal izatea, berriz ere mahai gainean den eztabaida

DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketan irakasle izateko ez dela zertan irakaskuntzan formakuntzarik jaso, aski dela ikasgai horretako edukiak menperatzearekin. Hori legeztatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari hainbat erkidegotatik, eta gaia lehen planora ekarri berri du ELGAk,... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!