"Leku merkeagoetara joan ziren hornitzaileen kateak, hurbiltzea eta dibertsifikatzea bilatuko dute orain"

  • Arantza Tapiak adierazpenak egin ditu Radio Euskadin: "Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna da bai enpresei zuzeneko eta zeharkako likidezia ematea, bai gutxieneko jarduera bati eusteko irtenbideak bilatzea. Gure enpresa handiek ezin badiote gutxieneko jarduera bati eutsi, Euskadiko jarduera ekonomiko guztia geldiarazi egiten da. Espero dugu datorren astean jarduerari berriro ekin ahal izatea, beharrezko segurtasun-aktiboekin. Gutxieneko jarduera bati eustea, brasa bat, behin osasun-arazoa kontrolatuta, sugar bat pizten duena ekoizpen ekonomikoan, Eusko Jaurlaritzaren ahalegin bat da".


2020ko martxoaren 18an - 11:24

Eusko Jaurlaritzaren Irekia atariak aipu hauek jaso ditu, irrati publikoak egindako elkarrizketatik:

Enpresetan telelana bultzatzen ari direla esan du: "Aktibatzen ari garen laguntza-ildoetako bat da enpresek, eta bereziki ETE txikiek, telelana egin ahal izateko eta egoera aldatu ahal izateko beharrezkoak diren bitarteko telematikoak txerta ditzaten, enpresaren jarduerari eutsi ahal izateko".

Babes ekipamenduez

"Babes-ekipamenduak lortzeko, lehenik eta behin, kontuan hartu behar da osasun-sistemaren esku jarri behar ditugula behar dituzten osasun-baliabide guztiak, baina, era berean, bitartekoak badaude eta Industriari justifikatuta badago, baliabideak iritsi behar dira, jarduerari eusteko helburuarekin. Horretarako hitz egin dugu Estatuko Gobernuarekin, eta konforme dago ahal bada material guztia ez konfiskatzearekin. Horrela, industriara gutxieneko ekipo batzuk iritsiko dira, jarduerari eutsi ahal izateko".

Krisitk ateratako "bi ikasgai garrantzitsu"

"Telelana posible da, eta digitalizazioak lagunduko digu, eta produkzioa hobetzeko duen garrantziaz ohartuko gara. Bitarteko telematikoak uste baino gehiago erabil daitezke, digitalizazioak jauzi hori emateko aukera emango digu.

Leku merkeagoetara joan ziren hornitzaileen kateak, hurbiltzea eta dibertsifikatzea bilatuko dute orain. Hori garrantzitsua izango da konturatzeko etxetik gertu ere gauzak oso ondo egin daitezkeela, eta ezin dela urrutiko hornitzaile bakarraren menpe egon. Orain erakarpen bat egin ahal izango da, hornitzaileei dagokienez dibertsifikazioa garrantzitsuagoa eta hurbilagoa izango da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude