Lehen hildakoa eragin du koronabirusak Espainiako Estatuko espetxeetan, Madrilgo Estremeran

  • 78 urteko emakume bat da Espainiako Estatuan koronabirusak kutsatuta hil den lehen presoa. Martxoaren 20an Estremerako espetxetik Arganda del Reyko ospitalera eraman zuten eta asteartean hil da.


2020ko martxoaren 25ean - 10:30
Madrilgo Estremea espetxea.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espetxeetako iturrien arabera, Madrilgo Estremerako kartzelan zegoen emakumea preso eta hainbat patologia zituen aurretik. 50.800 preso inguru daude Espainiako Estatuan eta horietatik lau izan dira koronabirusak kutsatutakoak.

Zendu den emakumeaz gain, Estremerako beste bi presok positibo eman dute, eta Arabako Zaballa espetxean dago laugarren kutsatua, baina dagoeneko alta eman diote. Espetxeetako funtzionarioei dagokienez, kutsatutakoak 38 direla adierazi dute.

Europa Pressek jaso duenez, aipatu espetxeetako iturrien arabera, espetxe-erakundearekin lotura duten 350 langile zaintzapean daude Covid-19ren ondorio izan litezkeen sukar, eztul edo bestelako sintomak dituztelako. Horietatik 225 etxean isolatuta dauden funtzionarioak dira eta gainerako 125ak presoak, segurtasun neurri sendoagoak dituzten ziegetan sartuta.

Espetxe Erakundeek hainbat neurri hartu dituzte koronabirusari aurre egiteko. Presoen zenbait eskubide murriztea izan da lehena, hala nola bisitak eta ateratzeko baimenak mugatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude