Laudioko Gazte Asanbladako kideek dozenaka kontzertu eta ekimen antolatu dituzte herriko eskaintza kulturala aberasteko helburuarekin. Bide horretan Kultur Sarean elkartutako eragileak izan dituzte bidelagun: Orbeko Etxea, Sorginlarren, Kirikiño, Laudioko Banda... Eragile kulturalek gauzak antolatzeko dituzten oztopo guztiak salatu nahi izan dituzte, herriko eta eskualdeko sortzaileei plaza berriak eskaintzearekin batera. Urratsez urrats kulturaren mapa berri eta gazte bat ari dira marrazten.
Pandemia egoerak dena gelditu duela dirudienean Laudioko eragileek ez diote mugitzeari utzi. Maiatzean Laudioko Kultur Sarea jendaurrean aurkeztu zuten herriko hainbat kolektibo eta norbanakok, Lamuza Parkean egin zuten kultur ekimenaren bidez.
Kolektibo horien artean dago Laudioko Gaztetxea. Ohikoan bezala, hainbat jarduera kultural antolatzeko lanetan aritu dira, baina ez dira gutxi izan bidean zehar aurkitu dituzten traba eta oztopoak.
Hain zuzen ere kulturak Laudion bizi duen "egoera larria" salatzea zen maiatzaren 15ean parkean egindako ekimenaren helburu nagusia: "Herrian hutsune handi bat dagoela erakutsi nahi izan genuen" azaldu diote Gaztetxeko kideek Aiaraldea Komunikabideari. Problematika horri heltzeko Orbeko Etxea, Kirikiño, Sorginlarren edota Laudioko Musika Banda dituzte bidelagun. "Udalak eragile kultural guzti horien egitasmoak ito egin ditu prozedura administratiboen bidez".
Aldarrikapenak praktikara eraman ditu Kultur Sareak; bide horretan Kultura Azoka antolatu zuten iragan uztailaren 12an Laudioko Aldai Plazan: "Hainbat sortzaile elkartu eta euren lanak plazaratu zituzten. Horrelako espazioak ezinbestekoak dira sorkuntza bizirik mantentzeko. Ekintzekin demostratu dugu badela gauzak egiteko beste modu bat"
"Eragile kulturalek ekimenak antolatzeko ditugun traba burokratiko guztiak salatzea da Kultur Sarearen helburu nagusia" azaldu dute asanbladako kideek. Pandemia egoerak, gainera, areagotu egin ditu edozer gauza antolatzerako orduan exijitzen diren errekerimenduak. "Argi utzi dugu Laudioko eragileok gaitasuna soberan daukagula egitasmo desberdinak era arrakastatsuan aurrera ateratzeko" defendatu dute Gazte Asanbladatik. Hamaika dira zerrendatu dituzten adibideak, Tubacexeko langileen aldeko kontzertuak edota Malen Atxak uztailaren 24an parkean eskainitako emanaldia esaterako.
"Udalak uste du eurak izorratzeko antolatzen ditugula gauzak, eta mesfidantza diete eragile kulturalei. Kontrara, guk herrian hutsune bat ikusten dugulako antolatzen ditugu gauzak, herritar guztien nahiak asetuko dituen eskaintza kultural bat falta delako, gu hori osatzera goaz" aldarrikatu dute.
Orbeko Etxeak apirilean antolatu nahi zuen liburu baten aurkezpena jarri dute traba burokratiko horien guztien adibide moduan: "Dokumentu eta neurri asko exijitu zizkieten eta azkenean ez zieten egiten utzi, erregistratutako elkarte baten izenean bakarrik antolatu daitezkeelako gauzak, ez norbanakoen izenean. Ez du zentzurik".
Datozen hilabeteetan Kultur Sareak herriko kultur eskaintza elikatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta horrela egingo dute Gazte Asanbladako kideek ere. Aurten Gaztetxeak 20 urte betetzen ditu gainera: "Merezi duen moduan ospatuko dugu ikasturte honetan zehar Laudioko kulturaren erreferentziazko espazio honen urteurren borobil hau".
Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta... [+]
Lantegia espazioa, Esperantza liburutegia, Arte Ederren Museoko eta Euskal Museoko lanak, Urdaibaiko Guggenheim proiektua... Ugari dira Bilbon eta Bizkaian kulturaren ikuspegi utilitarista eta pribatizazioa agerian uzten dituzten adibideak. Alde Zaharreko haur eta gazteentzako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]
Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke.
“Bi urteko gogoetaldia” iragarri zuten urte hasieran Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, baina ez da geldialdia izaten ari, etorkizunean izan ditzaketen oztopoak aurreikusten eta atontzen ari baitira erakunde publikoak. Horrez gain, uda betean,... [+]
Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]