Segurtasuna bermatzeko neurriak exijitu dituzte Amazoneko langileek

  • Espainiako Gobernuak ezarritako dekretuak interneteko salerosketak babesten ditu, edozein dela ere saltzen den produktua. Amazoneko langileek, beren osasuna arriskuan ikusita, oinarrizko produktuak soilik saltzea exijitu dute, beharrezkoak ez diren produktu asko saltzen dela argudiatuta.

Amazoneko biltegi bat.

2020ko martxoaren 31n - 10:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Interneteko salmentetako enpresa erraldoiak, Amazonek, ateak zabalik mantentzen ditu, Espainiako Gobernuak horrela baimenduta. CCOO eta CGT sindikatuak kexu dira: Madrilgo biltegi batean zortzi langile kutsatu dira jada, eta 80 jarri dituzte berrogeialdian. Biltegi horretan bertan Espainiako Estatuko salmenten %15 eta %20 artean banatzen dira.

Jakitun dira horrek jendearentzat ekarri dezakeen arriskuaz, eta enpresari neurri zorrotzak eskatu dizkiote, lanaren diseinua, lanaldien antolaketa eta instalazio guztien desinfekzioa, besteak beste. Horrez gain, Espainiako Estatuan oinarrizko produktuen salmentara bideratuta dauden biltegiak daudela gehitu dute, Madril eta Bartzelona inguruan, eta horiek zabalik mantentzea eskatu dute, oinarrizko produktuen salmenta soilik ahalbidetuz.

Beste zenbait herrialdetan, Amazonen positiboak atzeman direnean erantzunak anitzak izan dira. Italiako biltegi batean bi lagunek positibo eman zuten, eta ondorioz, langileek greba egin eta herenak lanera ez joateko hautua egin zuen. AEBetan, aldiz, behin-behineko itxialdia ezarri du enpresak New Yorkeko Queens auzoko biltegi batean kasu positibo bat agertzearekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.