ARGIA.eus

2020ko uztailaren 14a

Donostiako metroan ez zuten lanak geratzeko agindua errespetatu eta istripu bat gertatu zen

  • "Litekeena da hamabost egun barru ni kaleratzea". Horixe dio Victor Gonzalo Riffok, asteartean Berriak argitaratu duen elkarrizketan izen-abizenak emanez publikoki adierazi duenez. Gonzalo Riffo Donostiako metroko langilea da eta publikoki salatu du besteren artean, soilik funtsezko lanak egiteko agindu zutenean, metroko obretan mantenimendu lanak egitera bidali zutela. Lan istripu bat gertatu zela ere jakinarazi du: Cavosa-Sacyr enpresako mekanikari batek istripu bat izan zuen makina batekin.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz
2020ko maiatzaren 05a
Metroko langileen esplotazioa salatzen duen pankarta, Londres hotelaren aurrean.

Iñaki Petxarromanek egindako elkarrizketan, Victor Gonzalo Riffok azaldu du Espainiako presidente Pedro Sanchezek funtsezkoak izan ezik, beste lan guztiak gerarazteko eta pertsonak konfinatzeko agindu zuenean, Donostiako metrora lan egitera joan behar izan zutela martxoaren 30etik apirilaren 9ra. Donostiako metro polemikoaren arduradunek ez zuten agindua bete.

Berriak jakinarazi duenez, metroaren zulatze lanak bakarrik gelditu zituzten, baina, langile gehienak beharrean eduki zituzten atzeratutako lanak aurreratzen.

ELAk Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan Sacyr enpresaren adar bat den Cavosa Obras y Proyectos SAren aurka salaketa jarri du. COVID-19 izurriagatik Espainiako Gobernuaren dekretua ez betetzea egozten diete, eta langileen osasuna arriskuan jartzea.

Lan istripua tunelean

Martxoaren 31n Victor Gonzalo Riffo mekanikariak istripua izan zuela jakinarazi du, ia dozena bat tonako manipulatzaile teleskopikoarekin. Makina garbitzen eta konpontzen ari zela, maldan behera erori zitzaion. Makinak kalte ugari izan zituen, baina langileek ez zuten minik hartu. Enpresak hamabost eguneko zigorra ezarri zion langileari lanik eta soldatarik gabe.

Azpiko Berriak egin duen elkarrizketaren bideoa.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Donostiako metroa? kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude