Lanbide Heziketako irakasle teknikoak itxialdian, gainerako irakasleen eskubide berak aldarri

  • “Ordezkapenak egiteko balekoak, baina lanpostu finko bat lortzeko ez?”; horrela laburbiltzen dute EAEko Lanbide Heziketako irakasle teknikoek euren egoera, klaseak ematen dituztelako, baina ezin dute oposaketetara aurkeztu, ez baitute titulu ofizialik. Egoera salatzeko Gasteizen hasi zituzten itxialdiei jarraipena eman diete Donostian.


2019ko otsailaren 06an - 14:49

Zakua hartu eta goizeko seiak arte

“Urte eta erdi da Hezkuntza sailari elkarrizketa eta negoziaziorako asmoa erakutsi diogula”, dio Aitzol Izquierdo irakasleak. “Ulergaitz zaigun egoera honi irtenbiderik topatzeko asmo ezak” bultzatuta, duela hilabete itxialdi mugagabea abiatu zuten Gasteizen, eta astelehenetik Donostiako EASO Politeknikora zabaldu dute itxialdia: “Garbi utzi nahi dugu ez gaudela greban, gure eguneroko klaseak ematen ari gara. Iluntzetan, zakuak hartu eta gure arazoa ikustarazi asmoz Eason elkartzen gara gaua pasatzera. Goizeko seietarako berriz dena jaso eta  martxan, bakoitza bere ikastetxera”.

200 irakasle baino gehiagori eragiten die egoera honek Euskal Autonomia Erkidegoan. Tailerreko irakasle postuetan legez ari dira lanean, baina finkotasunik gabe: “Ikasketa mailagatik gure postuak betetzeko balekoak gara, baina oposaketa frogetara aurkezteko ez. Zuzenbidean adituak izan gabe ere, garbi dugu borondate kontua dela gure lan gatazka honi irtenbidea ematea. Gurekin batera zerrendetan dauden gainontzeko irakasleen eskubide eta betebehar berberak izatea besterik ez dugu eskatzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude