Lan Ikuskaritzak ustezko lege iruzurra antzeman du, aldi baterako lan enpresen bidezko kontratazioaz abusatzeagatik

  • Lan Ikuskaritzak 1.766 kontratu irregular berrikusteko eskatu die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat enpresari. Guztira 340 gutun bidali ditu, egiturazko beharrak betetzeko kontratazioa lege iruzurra dela azalduta. Hamabi aldi baterako lan enpresak ere jakinarazpena jasoko dute.

1.766 kontratu ikertuko dira eta 340 gutun bidali dira. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA.

2023ko martxoaren 28an - 07:50
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAEko Lan Ikuskaritzak 340 gutun bidaliko dizkie zenbait enpresari, ustez irregularrak diren 1.766 kontratu berrikus ditzaten. Izan ere, Aldi Baterako Lan Enpresak (ABLE) erabili dituzte egiturazko beharrak betetzeko, eta praktika hori lege iruzurtzat jotzen da.

Lan eta Enplegu sailak azaldu duenez, egoera horiek iruzurraren aurkako aplikazio informatiko baten bidez antzeman dira. Aplikazioak datuak gurutzatzea ahalbidetzen du, kontratazioaren arloan arauak betetzen ez direla antzemateko.

ABLE bidez egiturazko beharrak betetzeko kontratazioa behin eta berriz erabiltzea lege iruzurra dela azaltzen da gutunetan, nahiz eta kontratazio hori aldi baterako kontratuekin edo aldizkako zein ohiko kontratu finkoekin formalizatu.

340 gutunetatik, 110 Arabako enpresei dagozkie (703 kontratu), 88 Gipuzkoari (471 kontratu) eta 142 Bizkaiari (592 kontratu).

Hamabi ABLEk ere jakinarazpena jasoko dute, hilabeteko epean enpresa erabiltzaileak kontratu irregularrak ohiko finko bihurtu ez baditu, ikuskapen lanak egin ahal izango dituztela jakinarazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!