LAB

LABek salatu du PSNk eta Geroa Baik erabaki dutela haiek Kontratazio Publikorako Batzordetik kanpo uztea

  • Sindikatuak salatu duenez, Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek pribilegio-egoera ezarri dute, CCOO eta UGT sindikatuendako erreserbaturiko parte-hartze instituzional baten bidez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko maiatzaren 26an - 09:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joan den martxoaren 24an LAB sindikatuak publikoki salatu zuen Geroa Baik eta PSNk Erregimeneko urteetako "irizpide baztertzailea" berreskuratu zutela sindikatu hau Kontratazio Publikorako Batzordetik kanpo uzteko. LABek iragarri zuen, halaber, alderdi politikoekin biltzeko eskatuko zuela, lehenbailehen amaitutzat eman zezaten "apartheid sindikala", eta Kontratu Publikoen Legea benetan bete zedin. Hala ere, PSNko eta Geroa Bai ko ordezkariekin bildu eta gero -Ahal Duguk ez zion erantzun bilkura-eskaerari-, Nafarroako Gobernuan bazkide diren bi alderdi horiek berretsi dute LAB sindikatuaren bazterketari eusteko erabakia.

Erabakia oso larritzat jo dute: "Alde batetik, ikuspuntu demokratikotik, egungo Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek (PSN eta Geroa Bai) pribilegio-egoera ezarri dute berriz ere, CCOO eta UGT sindikatuendako erreserbaturiko parte-hartze instituzional baten bidez; gogoratzekoa da, gainera, CCOO eta UGT batuta ez direla Nafarroako ordezkaritza sindikalaren erdira ere ailegatzen. Bertzetik, bi alderdien borondate politikoa erakutsi du erabakiak, enpresei mesede egin baina milaka langile kaltetzen duen egungo eskema hausten duten aldaketak eragoztekoa".

Sindikatuak azpimarratu duenez, eragile sindikalen, sozialen eta politikoen mobilizazioak eta gehiengo sozialaren aktibazioak lortu zuen 2015etik aurrera bukatzea diru publiko itxurako pribilegio haiek eta hainbat kolektibo eta gizarte sektore zabalak alde batera uzten zituen parte-hartze baztertzailea. "Bertze modu batez erranda, borrokak lortu zuen garaiak aldatzen joatea. Hala ere, PSN, CCOO eta UGT ez dira aldatu; are gehiago, ez dute ezer aldatzea nahi. Eta, gainera, zoritxarrez, Geroa Baik atzera egin du haiekin", zehaztu dute.


LAB kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...