LABen mende erdiko ibilbidea jasotzen duen erakusketa zentsuratu du Tuterako alkateak

  • 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.


2025eko urriaren 6an - 14:00
Azken eguneraketa: 17:24
LABek otsailean Nafarroako Parlamentuan eginiko erakusketako argazkia. Nafarroako Parlamentua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostegunean ireki zuen LAB sindikatuak Rúa auzo-etxean erakusketa, eta Alejandro Toquero alkateak larunbaterako bertan behera uzteko agindua eman zuen "terrorismoaren gorazarrea" eta "biktimekiko mespretxu onartezina" argudiatuta. Erakusketak etakideei "omenaldia" egiten ziola dio.

Egun bakarra iraun duen erakusketaren harira, herriko gobernu taldeak ondorengoa zabaldu du: "Ez genen zentsura leporatzeko biderik eman nahi, baina udal-espazioak ezin dira publikoarentzat iraingarriak eta onartezinak izan, zalantzarik gabe ixtea erabaki dugu".

Otsailean Nafarroako Parlamentuan abiatu zen erakusketa. Bertan, 1974tik LABek Nafarroan eginiko borrokaren zertzelada batzuk erakusten zituzten; maiatzaren lehengoko kartelak ageri ziren, baita beste zenbait objektu eta dokumentu ere. Nafarroako parlamentuko lehendakari Unai Hugaldek eta LABeko bozeramaile Imanol Karrerak aurkezpenean aipatu zuten "sustrai sendoak" dituela sindikatuak Nafarroan nahiz eta urteetan "baztertua" izan dela Parlamentuan. Orduan ere, UPNk erakusketa bertan behera uztea eskatu zuen.

Erriberako hiriburuan burutzekoa zen erakusketa urriaren 9 arte zen.


Zentsura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.