Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola "auziaren funtsari" heldu. EHUk Ikerbasqueren parte hartzearekin eginiko ikerketa baten arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen ia erdiak ez du inoiz lan kontraturik izan.
"Etxeko langileen negoziazio kolektiborako eskubideen defentsan", bi bidetan lanean ari dela jakinarazi dute LAB sindikatuko ordezkariek Bilbon eginiko agerraldian: batetik, sektore hori "duintzeko" neurriak biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu dute; eta, bestetik, auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramango dutela iragarri. Agerraldian izan dira sindikatuko koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranburu, Idazkaritza Juridikoko arduradun Ainhize Muniozguren eta Etxeko Langileen Sail Sindikaleko arduradun Mariana Urcuyo, etxeko langilez inguratuta.
Muniozgurenek azaldu duenez, 2022ko maiatzean LABek prozedura ireki zuen Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko etxeko langileen sektorean negoziazio mahaia eratzeko. Sektore horren kasuan, ordea, ez dago patronal formalik, etxeko langileen enplegatzaileak partikularrak baitira. Orduan, Confebask deitu zuten mahaian parte hartzera, ordezkaritza handiena duen patronala izanik; baina uko egin zion gonbidapenari, eta LABek auzitara jo zuen, horrek "eskubide urraketa" zekarrela iritzita. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen etxeko langileek bazutela negoziazio kolektiborako eskubidea, baina hori oraindik legez garaturik ez zegoenez, ez zuen Confebask zigortu.
Ondoren, sindikatuak Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuen auzia, baina Muniozgurenek adierazi du ez diola "auziaren funtsari" heldu. Izan ere, auzitegia "formalismo arazo bati" lotu zaio, eta ebatzi du LABek eta gainontzeko sindikatuek ez dutela behar bezala egiaztatu etxeko langileen sektorean negoziazio mahaia eratzeko zilegitasuna. Hori, ordea, ez da zuzena Muniozgurenen aburuz: "Beste sindikatu batzuk ere badira, eta, beraz, bada nahikoa gehiengo negoziazio prozesua abiatzeko". Auziaren "konplexutasun juridikoaren" aurrean, Gorenak "benetako eztabaidari" ihes egin diola gaitzetsi du LABeko Idazkaritza Juridikoko arduradunak.
Egungo testuingurua
Aranburuk adierazi du etxeko langileek "ezinbesteko lana" egiten dutela "bizitza sostengatzeko", baina "kapitalismo patriarkalak eta kolonialak" ez diola euren lanari duen balioa ematen. Sektorearen "egoera larria" ere salatu du LABeko koordinatzaile nagusiak: "Lan esplotazioa, babesgabetasun legala eta instituzionala eta ikusgarritasunik eza". Sektoreko langile gehienak emakume migratuak eta arrazializatuak direla ere azaldu du Aranburuk, eta kasu askotan "esklabotza egoeran" lan egiten ari direla, "indarkeria eta abusuen menpe".
Gainera, Aranburuk nabarmendu du sindikalismoak "are eta garrantzia handiagoa" duela bizi dugun garaiotan, faxismoaren gorakada betean eta "joera matxistak, homofoboak eta arrazistak" indartzen ari direnean: "Langile etorkinen esplotaziorako eta instrumentalizaziorako joerak ere indartzen ari dira, eta guk, argi eta garbi, Euskal Herria harrera herria dela defendatzen dugu". Etxeko langileen borrokak zaintza sistemaren "antolamendu sozial berri bat" eskatzen duela aldarrikatu du Aranburuk", hain zuzen, lan guztien "aitortza, banaketa eta berrantolaketa".
Dekalogoaren neurriak
Etxeko langileen sektorearen baldintzak hobetzeko "premiazko" neurriak hartzen ditu dekalogoak, Urcuyok adierazi duenez, eta berak aurkeztu ditu agerraldian:
Etxeko langileen errealitatea
Joan den astean aurkeztutako ikerketa batek, EHUk Ikerbasqueren parte hartzearekin egina, argi utzi zuen etxeko langileen sektorearen errealitate gordina. Ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen ia erdiak –zehazki, %43,10– ez du inoiz lan kontraturik izan, eta %27,4 egoera irregularrean bizi da. %26,9ak goi mailako ikasketak dituzte, baina horien %80ak ezin ditu homologatu, beren enplegu aukerak murrizten dituena. Ikerketa 1.400 pertsonaren erantzunekin osatu da, etxeko langileak zein biztanleria orokorra.
Itziar Guerendiain, Iduzki Soubelet, Leire Amenabar eta Izaro Bilbao ikertzaile eta irakasleek aurkeztu zituzten emaitzak, Lan Duina, Zaintza Duina: Etxeko eta zaintzako lan duinerako hausnarketak eta praktikak ikastaroan. Etxeko langileen enplegatzaileak ere hartu dituzte kontutan ikerketarako, eta enplegatuen lan baldintzekiko duten pertzepzioan dagoen "desoreka" nabarmendu zuten aurkezpenean. Izan ere, kontsultatutako enplegatzaileen %70ak uste du baldintza "ezin hobeak" eskaini zizkiela langileei, eta %95ak adierazi du prest egongo litzakeela Gizarte Segurantzan euren izena emateko, baina aldekotasunak "behera" egiten du langile horien eskubideak bermatzeko bitarteko zehatzez hitz egitean: esaterako, lan egindako jaiegunak ordaintzea eta gizarte eta osasun prestakuntzako ikastaroak egiteko ordu libreak ematea.
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]
Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.