La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

  • Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea neurtzeko, gaurdanik zenbait .EUS domeinuren irisgarritasuna monitorizatuko du Puntueus-ek, hurrengo urrats posibleetan laguntzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 28an - 15:39
Espainiako Ligako presidente Javier Tebas. Vocento
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Futbolagatik ezarritako blokeoek, La Ligako partidak emititzen diren aldiro, futbolarekin zerikusirik ez duten milaka eta milaka webgune arrunt ere uzten dituzte zerbitzuz kanpo. Horien artean euskal webgune eta zerbitzuak ere badira: La Ligak Cloudflareri jarritako betoak joko-mekanikari eragin ziola jakinarazi zuen Egunean Behin aplikazioak, webguneak trabatu dizkiotela salatu zuten Berriak eta Tokikom elkarteko hedabideek, LaLigak webgunearen erabilpena baldintzatu duela Tropela.eus-ek.  Horregatik, eta erabiltzaileen egoeraz kezkatuta, abiatu ditugu .EUS webguneak jasaten ari diren kaltea neurtu eta horiek babesteko lanak.

Zein da .EUS domeinuen egora?

La Liga auziaren jarraipen tekniko eta legala egiten ari diren adituekin egindako lehen azterketaren arabera, une honetan, 209 .EUS domeinuk erabiltzen dute Cloudflare proxy-zerbitzua; hori dela eta, Interneteko operadoreek webgune horien IPak blokeatzeko arriskua dago La Ligaren hurrengo emanaldietan. Balizko blokeoak denbora errealean aztertzeko eta izango duen inpaktua neurtzeko, domeinu horiek guztiak monitorizatuko dira futbol partidak jokatzen diren orduetan. Ondoren, eta ikerlanaren emaitzetan oinarituta, zehaztuko ditugu eman beharreko hurrengo urratsak.

Honezkero, webgune askok Cloudflare desaktibatu dute blokeoaren beldurrez. Hala ere, segurtasunaren ikuspegitik ez da aterabiderik egokiena. Alde batetik, badirudi blokeoak ez direla Cloudflarera mugatzen; beste hornitzaile batzuek ere jasan ditzakete. Bestetik, proxya deskatibatzen duen webguneak, aurrerago aktibatuta ere, ez du aurrez zuen segurtasun-maila berreskuratuko. Izan ere, IPa agerian egon den bitartean arrastoa utzi du eta irisgarria izango da erasotzaile potentzialentzat.

Baina zer gertatu da?

2024ko urte amaieran, Bartzelonako 6. merkataritza-epaitegiak ahalmen handiago eman zien Tebasek gidatzen duen La Liga elkarte pribatuari eta Interneteko zerbitzu-hornitzaileei futbol-partidak emititzen zituzten webguneen IPak blokeatzeko. Horrez gain, IP berriak identifikatu eta sarbidea mugatzeko eskumena ere aitortu zien. Testuinguru horretan, futbol-emisio ilegalek Cloudflare proxy zerbitzua erabiltzen zutela aitzakia hartuta, La Ligak Interneteko zerbitzu-hornitzaileei (Movistar, Digi…) agindu zien Cloudflareko hainbat IP helbide blokeatzeko.

Cloudflarek webgunearen eta erabiltzaileen arteko bitartekari lana egiten du. Horrek hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola segurtasuna hobetzea, eraso informatikoak arintzea (DDoS erasoak, adibidez) eta edukien banaketa optimizatzea. Proxyak IP helbidea ezkutatzen du, benetako zerbitzariaren kokapena babestu eta erabiltzaileei webguneak azkarrago erakusten dizkie.

Epailearen arabera, hartutako neurriek “ez diete kalterik eragiten hirugarrenei”, baina errealitateak kontrakoa frogatu du. La Ligako partida orduetan hainbat IP blokeatu dira, eta milaka webgunetara sartzea eragotzi die milioika erabiltzaileri. Horien eraginez, askotariko webguneak geratu dira zerbitzuz kanpo denbora batez, hala nola RAE, X, Agencia EFE, BlueSky, CaixaBank edo LinkedIn.

Egoera honen aurrean, Cloudflarek LaLigaren aurkako ekintza legalak abiatu dituela iragarri du, eta “blokeatzeko ahalegin neurrigabeak” legez kanpokoak direla argudiatu. Horrez gain, RootedCon komunitateak eta erabiltzaile kaltetuek LaLigaren blokeoen aurka aurkeztu duten jardunbidea deuseztatzeko eskaera onartu du justiziak, non blokeo indiskriminatuak berehala etetea eskatzen duten. Izan ere, Tebasek pirateriaren kontrako guda gisa irudikatu nahi izan duen horretan uste baino askoz gehiago dago jokoan: Interneten neutraltasuna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


Analisia
Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin

Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]


Trapagarango Amazon zigortu dute, langileen osasunerako eskubidea urratzeagatik

Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


Teknologia
Adimen kolektiboa

Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]


Analisia
Grebak, sistema eraldatzeko

ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


Teknologia
Gizakion sorkuntza agortzen?

Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]


2024-11-15 | Gorka Julio
S2 - Sareak berreskuratu eta berrasmatu

Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]


Eguneraketa berriak daude