Joan den astean iragarri zuen Elon Musk oligarkak Wikipediari aurre egingo zion proiektua: Grokipedia. Bere adimen artifizialeko (AA) Grok zerbitzuaren bidez elikatuko omen den entziklopedia benetakoa eta ez-wokea, ildo ideologikoki zuzenekoa. Jada ireki du webgune bat, baina artikulu mordoa dagoela esan arren, momentuz ez dago halakorik, eta bai ordea paradoxa bat: badirudi Grokipediak zentzu guztietan imitatuko duela Wikipedia, logoetatik hasi eta zerbitzu osagarrietara, eta izatez orain funtzionatzen duten bilaketek ematen dutena da literalki Wikipediako edukia, ez AAk sukaldatutako ezer.
Grokipedia ireki da Grokipedia.fun helbidea berezian, eta goiko irudian ikusten duzuen bezala, munduko 10 hizkuntza nagusitan dago, eta ustez milioka artikulu batzuekin: 6.8 milioi pasa ingelesez, 2.5 milioi frantsesez eta 1.9 milioi espainolez.
Joan gara bada, artikulu horien bila, baina gaur gaurkoz, ez da ezer aurkitzen. Ingelesez Basque language bilatuz, emaitza da Twitterren bilatzeko esteka bat, ezta sikiera Grok-en erantzuna ere, txio sorta bat baizik.
Klikatu dugu bada, eta lehen emaitza, ba hori, txio bat. Eta Trump kritikatzekoa eta iseka egitekoa gainera!
Artikuluen bilaketa nagusiak huts egin arren oraingoz, badirudi beste zerbitzu batzuekin datorrela Grokipedia, paraleloak dituztenak Wikipediaren proiektuan. Hona zerrenda.
Commons-ek izen bera du hala nola Wikipediako multimedia edukien atala (Wikimedia Commons), eta besteak ere dira Wiktionary edo Wikidata bezala...
Zerbitzu hauetan bilaketek funtzionatzen dute. Bilatu dugu adibidez aluminioa (aluminium) Grokdatan, eta ematen duena da, literalki, Wikidata benetakotik ateratako emaitza zerrenda. Irudi honetan ikusten direnak klikatuz gero, bat Wikidatara doa.
Eta ikusten duzuen bezala, hortxe dago aitortza emaitzen azpian, edukia Wikimedia proiektuetatik datorrela –Wikipedia bere alde entziklopedikoa da, proiektu osoa, formalki, Wikimedia da, baina tira, ulertzeagatik Wikipedia esanda guztiari kalterik ez–. Eta lizentziaren aitortza moduko bat ere badago, CC BY-SA 4.0 lizentziak uzten baitu edukia berrerabiltzea. Hau da, Grokipediak badu baimena Wikipediako eduki horiek erabiltzeko...
Amaitzeko, proiektuak dituen logoek ere Wikipedia gogoratzen dute. Lehen bistadizoan literalki Wikipediaren globo letraz betea da, Grok-en sinboloak inguratua.
Baina gero beste logo bat agertzen da, pixkat berezituagoa baina tankera berekoa.
Zer irtengo da guzti honetatik? Ez dakigu. Momentuz, hortxe duzue, https://grokipedia.fun/
Eta adi, beste esteka eta izen bat ere ikusiko duzuela hor, PumpFun. Kontuz horrekin, kripto-iruzurra izateko itxura du, Musken beste zerrikeria kontzeptual bat.
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]