Ni.eus zerbitzu berriturako izena gordetzeko aukera

  • Ni.eus 2020an sortu zen, baina aldatzera doa, zerbitzuaren kudeatzaile PuntuEus-ek jakinarazi duenez. Euskarazko e-posta zerbitzua izan da orain artean, eta horrek jarraituko du, baina laster "hodei segurua" ere badatorrela iragarri dute. Dagoeneko ni.eus erabiltzen dutenek, unea iritsitakoan martxan izango dute ni.eus berritua, baina gainerakook nork bere izena erreserbatzeko aukera orain dauka. Hartu zure izena: Urlia@ni.eus edo DenaDelakoa@ni.eus bilaka zaitez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 25ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hala iragarri du PuntuEusek:

"Zerbitzua erabat berrituta dator orain, erabilgarritasuna hobetzeko, eta batez ere, jendeak egunero erabiltzen dituen tresnak —fitxategiak partekatzeko guneak, egutegiak, galdetegiak, bideo-deiak— euskaraz eta modu seguruan eskaintzeko."

2026a arte ez da erabilgarri egongo. Hala ere, zure izena inork baino lehen erreserbatzeko aukera eskaini nahi dizugu.

Hemen aukera NI.EUS izena gordetzeko.


Irakurri gehiago: Internet Komunikazioa .eus domeinua
Internet kanalean gehiago
2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.