Kutxabankek 100 milioi euro itzuli beharko dizkie HMEI aplikatutako familiei

  • Hipoteka maileguen erreferentzia indizea (HMEI) aplikatzeagatik jarri dizkioten salaketek aurrera eginez gero, Kutxabankek 100 milioi euro itzuli behar dizkie kaltetuei, HMEI Stop Gipuzkoa plataformak egindako kalkuluen arabera. Indize hori 2013an desagertu zen, baina entitateak bere mailegatuei aplikatzen die oraindik.


2014ko abenduaren 1ean - 09:08
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
HMEI Stop Gipuzkoa: “Guztira 100 milioi euro bueltatu beharko lituzke Kutxabankek, familiako 10.000-15.000 euro artean”. (Arg: Hirian.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

30 demanda judizial bateratu jaso ditu Kutxabankek azaroan HMEI dela eta. Hirian.com-ek jaso duenez, HMEI Stop Gipuzkoak kalkulagailu bat sortu du, mailegatuek jakin dezaten bankuak zenbat diru itzuli beharko lieken.

“Guztira 100 milioi euro bueltatu beharko lituzke Kutxabankek, familiako 10.000-15.000 euro artean”, azaldu du plataformak.

Presidente berriarekin negoziatzeko prest

Diru kantitate hori itzultzeak Kutxabankentzat izan ditzakeen ondorioak kontuan hartuta, Gregorio Villalabeitia presidente berriari “eskua luzatzeko prest” dago HMEI Stop Gipuzkoa, negoziazioari begira.

Baldintza batzuk eskatzen ditu horretarako, Xabier Iturbe Kutxako presidentearen dimisioa eta HMEIren ondorioz kaleratutako pertsonei etxea itzultzea, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
2023ko maiatzaren 11
Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Eguneraketa berriak daude