Eusko Jaurlaritzak 123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki “arau-hauste larriengatik”

  • Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.


2023ko martxoaren 13an - 12:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki Kontsumobide Eusko Jaurlaritzako kontsumo institutuak. Kutxa zerbitzua ez emateagatik, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzeagatik eta "abusuzko praktikak" egiteagatik zigortu du erakundea. Horiek "arau-hauste larritzat" jo ditu, asko direlako kaltetutako pertsonak. Hainbat partikularrek eta EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak jarritako erreklamazio eta salaketatik abiatuta jarri zuen institutuak Kutxabanken aurkako prozedura martxan.

Kontsumobidek salatu du Kutxabankeko bezeroek ezin dutela bezero ez direnen diru-sarrerarik jaso, eta, hortaz, "kutxa zerbitzua ematearen oinarrizko ezaugarrietako bat" ez dela betetzen. Horrez gain, leihatilan ezin da eskudirutan ordaindu eta dirua sartu. Institutuak adierazi du horrek urratu egiten duela kontsumitzailea babesteko araudiak duen betebeharra "legez baimendutako ordainketa-bideak onartzeko".

 

 

 

 


Kutxabank kanalean gehiago
2023ko maiatzaren 11
Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.