Agur Euskaltel: Akzioen %98 eskuratu ditu MásMóvilek eta 27 milioi euro banatu dituzte 52 pertsonaren artean

  • Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru publikoz. Gaur egun atzerriko hiru funts dira MásMóvil enpresaren jabeak. Operazio honengatik Euskalteleko 27 milioi euro banatuko dituzte 52 lagunen artean.

Euskalteleko kontseiluak MasMovilen operazioa babestu zuen eta besteren artean, 7,5 milioi euro eramango ditu Jose Miguel Garcia kontseilari ordezkariak –ezkerrean– eta Xabier Iturbe presidenteak 675.000 euro –erdian–.

2021eko abuztuaren 06an - 09:27
Azken eguneraketa: 11:48

Hego Euskal Herriko lehen telefono operadorea izango da hemendik aurrera MásMóvil, hiru bezerotik bat berea izango da Berriako Jokin Sagarzazuk jaso duenez.

MásMóvilek esan du lanpostuak sortu eta lurraldearekiko atxikimendua indartzeko lan egingo duela. Hala ere, kontrakoa izan da Jose Miguel Garcia kontseilari ordezkari gisa dagoenetik enpresak egin duen bidea: langileak kaleratu akziodunentzat plusbaliak lortzeko, Expansión egunkarian azaldu dutenez. Operazio honekin Euskaltelen akzionistek izan duten helburua, diru irabaziak lortzea izan da, egunkari berak jaso duenez.

Operazio honengatik Euskalteleko 52 kideren artean 27 milioi euro banatuko dituzte: 7,5 milioi euro eramango ditu Jose Miguel Garcia kontseilari ordezkariak eta Xabier Iturbe presidenteak 675.000 euro. Horrez gain, Zegona funts britaniarrak 421 milioi euro euro jasoko ditu, Kutxabankek 390 milioi, Alba korporazioak 216 milioi, NN Groupek 134,7 milioi, JP Morganek 109 milioi, Magnetarrek 108 milioi eta Abancak 88 milioi euro.

Operazioa martxoaren 27an abiatu zuten, akziodunen sinadurarekin, eta hurrengo hilabeteetan dagozkion baimenak jaso ditu, baita Espainiako Gobernuarena ere. Orain, MásMovilek Euskaltel burtsatik aterako duela iragarri du.

Euskaltel 1995ean sortu zen, EAJk Jose Maria Aznar presidente izateko inbestidura bideratu ostean. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrezki kutxek 12.000 milioi pezeta jarri zituzten, hau da, %100 diru publikoz finantzatuta zen enpresa eta zuntz optikoaren azpiegitura. 2008ko krisiaren ostean, pribatizazio prozesua abiatu zuen Jaurlaritzak, bere akzioak kanpoko enpresei salduz.

2015ko uztailaren 1ean Euskaltel burtsara atera zuten eta ordutik Euskaltel diru irabazi asmo garbiak besterik ez dituzten enpresen eskuetan geratzen joan da, enpresa hauen zuzendaritzen artean hainbat milioi euro banatuz dibidendutan. Horrenbestez, 2021eko abuztuarean 5ean MásMóvilek erosi du euskal telekomunikazio enpresa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaltel
2022-01-24 | ARGIA
Zamudioko ZTE enpresan akordioa erdietsi eta greba bertan behera utzi dute

ELA sindikatuak hitzarmena defendatzeko deitutako hamar eguneko greba hasi bezperan, akordioa lortu dute Zamudioko ZTEko zuzendaritzarekin. Hitzarmenak soldata-igoerak, lanaldi-murrizketa, aplikatu beharreko gutxieneko soldatak eta telelanaren oinarriak jasotzen ditu. Gauzak... [+]


MásMóvilek Euskaltelen telebista negozioa saldu dio Agile Content enpresari

Operazioak 32 milioi euro utziko dizkio Euskaltelen jabe berriari. MásMóvilek plantilan ere aldaketak egin ditu, eta iragarri du lehendik zeuden hainbat kide mantenduko dituela.


Funts putreei aurre egingo dien banku publiko bat sortzea baztertu dute EAJk, PSEk eta PPk Legebiltzarrean

Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk aurkeztuta, enpresa estrategikoei lagunduko dien banku publiko baten sorrerari buruzko mozioa eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Euren esanetan garrantzitsua da enpresa horiek EAEn errotuta eta funts putreen eraginpetik kanpo egotea... [+]


2021-04-18 | Juan Mari Arregi
Euskaltel: espekulatzeko pizgarriak

MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.


2021-04-12 | ARGIA
Euskaltelen salmentan "hazteko aukera bat" ikusten du Urkulluk

Enpresak sustraiak Euskal Herrian mantentzeko bermeak daudela ziurtatu du EAEko Lehendakariak. Operazioak piztu duen kezkari garrantzia kendu dio.


Eguneraketa berriak daude