Urte hasieraz geroztik 24 miliar dolar gehiago irabazi ditu Jeff Bezos Amazon multinazionaleko buruak. Koronabirusaren izurriteari esker, %20az puztu da bere aberastasuna.
Gehiengo zabalak sufrituko du koronabirusaren krisiaren ondorioz eta bakar batzuk onurak aterako dituzte. Bakar batzuk are aberatsago bilakatuko dira. Hauen artean da Jeff Bezos Amazon enpresaren nagusia. Urte hasieraz geroztik %20az puztu zaio aberastasuna eta 24 miliar dolar gehiago ditu esku artean izurriteari esker. Orotara, 138 miliar dolarreko aberastasuna du Bezosek.
Jeff Bezos, Bill Gates eta Warren Buffett amerikar miliardunek AEBetako biztanleria erdiaren aberastasunaren heineko dirutza dute.