Kote Cabezudoren aurkako lehen epaiketan, lau urteko kartzela eskaera berretsi du Fiskaltzak

  • Argazkilaria dela baliatuz, beretzat posatzen zuten emakumeez abusatzea, haiek sexualki erasotzea eta haur pornografia eta iruzurra egitea leporatzen diote, besteak beste, Kote Cabezudo argazkilariari. Auzi nagusitik eratorritako salaketa bati heldu diote asteazken honetako saioan: biluzik dagoen emakume baten argazkia sare sozialetan publikatu izana.


2019ko urtarrilaren 16an - 16:50
Argazkilaria: Iñaki Agirre / Irutxuloko Hitza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Donostian, publikoari ateak itxita egin dute epaiketa. Zehazki, lehenengo saio honetan justizia oztopatzea, emakumea mehatxatzea eta intimitatea urratzea egotzi dio biktimaren abokatuak: “Argazkia sare sozialetara igotzea biktimari mezu garbia helarazteko izan zen: zure materiala daukat, zuk ikusiko duzu zer egiten duzun”. Lau urte eta zortzi hilabeteko espetxealdia eskatu du Mario Díez abokatuak.

50 emakume baino gehiago, 1988tik

Guztira, Cabezudoren aurka salaketa jartzera ausartu diren 23 emakumeen abokatua da Díez, baina biktimak 50 baino gehiago direla adierazi du abokatuak; “denak, ordea, ez daude trantze judizial batetik pasatzeko prest”. Erasoak 1988tik gaur arte egin direla gaineratu du, alegia, jarraikortasuna izan dutela urte luzez.

Abokatuak azaldu du Cabezudoren bertsioa dela ez dagoela inongo emakume biktimarik eta emakume horiek guztiek eta abokatuak bere aurkako konplot modukoa dutela. Gaur egun, Martutenen behin-behineko espetxealdian da argazkilaria.

Epaitegiaren atarian, elkarretaratzea egin du hainbat herritarrek, biktimenganako solidaritatea agertuz eta kasu hauek guztiak argitzeko eskatuz.

Auzi nagusitik eratorritako beste bi kausak instrukzio fasea gainditu dute dagoeneko. Batetik, dokumentuak faltsutzea leporatzen zaio Cabezudori (modeloen kontratuak faltsutzea, adinez nagusiak zirela adierazteko) eta prozesuan iruzurra egin nahia (auzi nagusiko zerbitzaritik bere aurkako frogak eskuratu eta ezabatu nahi izana).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!