Erreketako tigre-burruntzia Europako burruntzi handienetakoa da. Gure lurretan, gainera, oso zabalduta dago eta erraza da erreka inguruetan ikustea, etengabe hegan, gora eta behera. Arra eta emea oso antzekoak dira, ia berdinak sexu-organoak alde batera utzita.
Taldea: Ornogabea/Intsektua/Odonata/ Anisoptera
Neurria: 7-8 cm (ale batzuk handiagoak).
Non bizi da? Erreka inguruetan.
Zer jaten du? Ornogabeak: intsektuak, armiarmak…
Babes maila: Ez dago babestuta.
Ez duela kosk egiten adierazi dut hasieran eta hori ez dator bat zabaldu ohi diren istorioekin. Mendebaldeko kulturetan odonatuei (sorgin-orratzak eta burruntziak) deabruaren lagunak izatea leporatu zitzaien duela mende batzuk. Bere begi handiek eta gizakioi “begira” jartzeak sinesmen oker horretan asko lagundu zuten. Gizakion okerrak eta ahuleziak behatuaz bazuten deabruari zer kontatu gauean, horrek hortik aurrera jakin zezan non eraso egin pertsonok infernura bidean jartzeko. Zorionez, beste kultura batzuek (Ekialdekoak, batez ere: Japonia, Txina, India…) beste muturreko izakitzat hartu zituzten eta adorea, zintzotasuna, kuraia edo ausardiaren eredu izan dituzte, baita gaur egun ere. Odonatu espezie asko “baliogabeko” lekuetan bizi dira, badakizue “putzuak, urmaelak…, leku zikin eta eltxoz betetakoetan”, alegia. Leku horien benetako balioa ez dago, gaur egun, aldarrikatu beharrik, ezagupen minimo batzuk izanez gero, noski.
Tigre hegalarira itzulita, gure lurretan Cordulegaster generoak bi espezie ditu, oso-oso antzekoak, baina hedapenean eta behatzeko erraztasun mailan zerikusirik ez dutenak. Erreketako espezie honen hegaldia aparta da, oso gustukoa du baso bideetan, erreketatik gertukoetan, gora eta behera hegan aritzea. Jakina, bitartean harrapa ditzakeen intsektuz elikatuz doa: hegan egin bitartean, harrapakinak txikiak badira; edo pausatuta, tamaina dezenteko harrapakinak badira. Espezie honi sarritan leporatu zaio erle-jale espezializatua izatea, eta horrek ere ez dio mesede handirik egin, nahiz eta ezaugarri okerra izan. Eta salaketa okerra da oso, Erreketako tigre-burruntzia, gainontzeko odonatuak bezalaxe, intsektu “oportunista” baita. Tarteka erleak jaten ditu, bai, baina ez da espreski erle bila joaten. Guk letxuga bat jateagatik belarjaleak garela esatea bezala da hori! Ahal duena, harrapatzen duena, jaten du, beste odonatuak barne…
Bere kolorazioa beltza eta horia da eta bere begiak berdeak. Abdomena luzea da, zilindrikoa. Emeek arrautzak jartzeko obipositore ikusgarri bat dute, ezpata itxurakoa, eta miragarria da errekastoen ertzetako lokatz eta uretan arrautzak txertatzen ikustea, hegaldi bertikala burutzen duten bitartean, gora eta behera, zast-zast! Arrautzatik ateratako larba erreka-hondoko lokatzetan ezkutatuta biziko da, azken azal-aldaketa burutu eta airea konkistatzen duen arte. Odonatu arrek ugaltze-aparatua bi zatitan dute, eta estalketa burutzerakoan “bihotz” irudi harrigarria osatzen dute emearen eta arraren artean. Baina tigre hau zaila da, oso zaila, horrelakoetan ikusi ahal izatea… Ez ordea hegan, uztailan eta abuztuan.
Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]
Gorputzeko ezkatak kolore berde bizikoak ditu; biziak eta deigarriak. Eta horiekin nahasten dira, sare bat osatuko balute bezala, orban beltzak, bizkar osoan zehar. Gizakiaren begietara gardatxoa gardatxo egiten duena, ordea, saihetsean aurkituko dugu. Bertan, lerrokatuta,... [+]
Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]
Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus) munduko horzdun zetazeo handiena da, eta baita munduko horzdun animalia handiena ere. Beheko barailan soilik ikusten zaizkio hortzak, baina bakoitzak kilo bateko pisua izan dezake. Izatez, ez dago oso argi zertarako erabiltzen dituen... [+]
Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.
Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.
Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]
Antxoa, bokarta edo albokartia, gure arrain komertzialen artean txikiena, euskal kostaldera hurbildu da.
Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]
Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]
Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]
Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.