Uztailaren 3, 10 eta 17an zuzeneko musika eta zine proiekzioak uztartuko dituzte Gasteizen. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira.
Musikari dagokionez, The Cherry Boppers, John Berkhout eta Unclose taldeek joko dute, besteak beste
Oihaneder Euskararen Etxeak jarri du martxan Kortxeak & krispetak izeneko zikloa. Bertan uztaileko lehen hiru ostiraletan, 3, 10 eta 17, musika eta zinema uztartuko dira musika estilo desberdinen bueltan.
Zehazki, arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta gauerdian elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatuko da.
Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Hain zuzen ere, filmeen euskarazko itzulpenak ziklorako egin dira espresuki. Eta noski, krispetak ez dira faltako!
Egitarau mamitsua
Uztailaren 3ak swinga izango du ardatz. Falerina lorategian Jazz 4 Joy taldeak joko du 20:00etan eta 21:30ean The Cherry Boppersen txanda izango da. 00:00etan Swing kids filma proiektatuko da harresian.
Uztailaren 10ean, folk-rockari helduko zaio. John Berkhout talde oiartzuarraren kortxeek osatuko dute lorategiko pentagrama eta krispetez gozatzeko Searching for Sugar Man filma eskainiko da.
Uztailaren 17an post-punk elektronikoaren txanda izango da. Split77 taldea aintzindari duen Unclose taldeak joko du 21:30etik aurrera eta gauerdian Control pelikula ikusteko aukera egongo da.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Entzun!-ek argitaratu du eta webgune horretako Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Alauda Ruiz de Azua zuzendari barakaldarren lanak jaso du sari preziatua, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Bestalde, hunkituta jaso du garaikurra Jose Ramon Soroizek, mende erdiko ibilbide oparoaren ostean.
Zinemaldi eder honi amaiera emateko, Jay Kelly ikusi dut, Noam Baumbachek zuzendu eta George Clooneyk protagonizatu duen pelikula. Bertan Jay Kelly izeneko aktore asmatu baten bizitza kontatu da, Hollywoodek sorturiko famatu generikoaren erretratu. Film honetan, Jay ikusi dugu... [+]
Aurreko urteko Zinemaldian, Paolo Sorrentinok Parthenope luzemetraia aurkeztu zuen, eta gogo handiz joan nintzen ikustera, baita gustura atera ere. Aurten film berria aterako zuela jakitean, ez nuen duda izpirik izan, eta, finean, azken egunerako utzi nuen gozokia. La Grazia,... [+]
Molt lluny klasiko bat da, barrura begirako klasiko bat. Gerard Oms zuzendariaren lehen obrak beste pelikula askotan ikusi den barne bilaketa proposatzen du: gizon heterosexual oso normatibo batek antsietate dezentekoa du, ez daki zer gertatzen zaion, baina ez dago gustura... [+]
Testuinguru historiko, politiko eta sozialik gabea, kasik azalpenik ez... Eskasa iruditu zait oso Donostiako Zinemaldiaren itxiera galako pelikula, The Winter of the Crow.
Poloniako Varsovian kokatzen da, 1981eko abenduan. Psikiatra irakasle britainiar bat da... [+]
Diego Céspedesek idatzi eta zuzendutako luzemetraia da La misteriosa mirada del flamenco, jendez lepo zegoen Kursaaleko 2. aretoa oso-osorik hunkitu duena. 1980ko hamarkadan kokatzen da, Txileko basamortuan, eta hamaika urteko Lidia gaztea (Tamara Cortés) du... [+]
Ikusi izan ditugu animaliak zineman: txakurrak, tximinoak eta txerriak, esaterako. Baina oilo bat protagonista duen pelikularik nik ez dut ikusi sekulan, behintzat. A priori astakeria dirudi: oiloa baino animalia inespresiboagorik ez zait bururatzen. Hegoak astindu ditzake eta... [+]
Veneziako Mostran aurkeztu ondotik, Lynne Ramsay zuzendariaren Die my love pelikula Zinemaldian eman dute, Jennifer Lawrence aktoreak Donostia Saria jasoko duenaren aitzakian. Saria eskuratzen gazteena da; 35 urte ditu. Ibilbide handia egin du dagoeneko Lawrencek, eta bere... [+]
Film zoroa da Edward Berger zuzendariaren lan berria: Ballad of a Small Player. Iaz Conclave aurkeztuta, nork esan zezakeen istorio aldrebes honetara egingo zukeela salto?
Badiotsuet, baina, oro har prentsak iritzitakoa baino film hobea iruditu zaidala niri.
Kasinoen mundu... [+]
Ciudad sin sueño pelikula bat da, baina dokumental bat izan zitekeen. Izenak, lekuak, gertaerak; guztiak dira benetakoak. Periferietan periferiena erretratatu du Guillermo Galoe zuzendariak. Madril kanpoaldean dago Cañada Real, Europako asentamendu irregular handiena... [+]
Zeruko Argian eta Anaitasuna-n idatzi zituen zinema kritikak Joseba Sarrionandiak 1977 eta 1980 urteen artean, 20 urte inguru zituela. Horien bilduma eginda, Pamiela argitaletxeak argitaratu du liburua, Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980). Josu Martinezek egin ditu... [+]
Bost urte dira Koldo Almandozek Nerea Garcia inspektorea pantaila txikira ekarri zuela. Hondar Ahoak estreinatu eta bost urtera heldu da seriearen bigarren zatia, Zeru Ahoak; helduta eta Garciaren munduko estoldetan behera. Oraingo telesail honek ere lau kapitulu izango ditu,... [+]