Testuinguru historiko, politiko eta sozialik gabea, kasik azalpenik ez... Eskasa iruditu zait oso Donostiako Zinemaldiaren itxiera galako pelikula, The Winter of the Crow.
Poloniako Varsovian kokatzen da, 1981eko abenduan. Psikiatra irakasle britainiar bat da protagonista, Joan Andrews andrea. Varsoviako unibertsitatera gonbidatu dute hitzaldi bat ematera. Baina ikasle batzuk sabotajea egingo diote, hain justu ere Sobietar Batasuna gainbeheran den testuinguruan, Solidarity deituriko sindikatu errebelde bat sortu baitute, "komunismoa eraisteko" eta herrialdea "imajinaziotik eraikitzeko". Alegia, kapitalismoa soluziotzat planteatzeko.
Tira, Andrewsen hitzaldia oztopatu ondoren, gau horretan bertan, Sobietar Batasunak gerra-egoera deklaratuko du Polonian. Telefono lineak itxiko dituzte, mugak zarratu, tankeek kaleak hartu eta etxeratze agindua ezarri. Hortaz, harrapatuta geratuko da Andrews. Gonbidapena egin ziotenak, hau da, haien etxean ostatu eman ziotenak, Solidarity-ko ekintzaileak dira,milizia errusiarrek atzeman, zigortu edota akabatu nahi dituztenak. Andrews, beraz, konplize gisa tratatuko dute eta iheska ariko da.
Esan dudan moduan, ez zait iruditu testuinguru politikoa askorik azaltzen duenik. Faltan bota dut. Dikotomia bat planteatzen da: gaiztoak eta zintzoak, errepresioa eta askatasuna. Antikomunistak dira, argiki diote.
Hasiera-hasieratik egin dute halako bereizketa, gainera: Andrews oraindik Ingalaterran dagoenean –filmeko lehen bost minutuak baino ez ditu igarotzen han–, kolore bizi eta "askatasun usaina" nabari da hango kaleetan. Hegazkinean ere bai, ez dakit hori nola azaldu. Baina Varsovian lur hartzen duenean koloreak erabat apaltzen dira, eta badirudi militar sobietarren kuartel erraldoi batean murgilduko dela aurrerantzean. Iluna eta zikina da aireportua, tratua zinez hotza da, eta eguzki printzarik ez da ageriko film osoan. Elurra ari du etengabe, beti dago ilun... Egia da abendua dela eta Polonian daudela, baina tira.
Zinemaldi eder honi amaiera emateko, Jay Kelly ikusi dut, Noam Baumbachek zuzendu eta George Clooneyk protagonizatu duen pelikula. Bertan Jay Kelly izeneko aktore asmatu baten bizitza kontatu da, Hollywoodek sorturiko famatu generikoaren erretratu. Film honetan, Jay ikusi dugu... [+]
Aurreko urteko Zinemaldian, Paolo Sorrentinok Parthenope luzemetraia aurkeztu zuen, eta gogo handiz joan nintzen ikustera, baita gustura atera ere. Aurten film berria aterako zuela jakitean, ez nuen duda izpirik izan, eta, finean, azken egunerako utzi nuen gozokia. La Grazia,... [+]
Molt lluny klasiko bat da, barrura begirako klasiko bat. Gerard Oms zuzendariaren lehen obrak beste pelikula askotan ikusi den barne bilaketa proposatzen du: gizon heterosexual oso normatibo batek antsietate dezentekoa du, ez daki zer gertatzen zaion, baina ez dago gustura... [+]
Diego Céspedesek idatzi eta zuzendutako luzemetraia da La misteriosa mirada del flamenco, jendez lepo zegoen Kursaaleko 2. aretoa oso-osorik hunkitu duena. 1980ko hamarkadan kokatzen da, Txileko basamortuan, eta hamaika urteko Lidia gaztea (Tamara Cortés) du... [+]
Ikusi izan ditugu animaliak zineman: txakurrak, tximinoak eta txerriak, esaterako. Baina oilo bat protagonista duen pelikularik nik ez dut ikusi sekulan, behintzat. A priori astakeria dirudi: oiloa baino animalia inespresiboagorik ez zait bururatzen. Hegoak astindu ditzake eta... [+]
Veneziako Mostran aurkeztu ondotik, Lynne Ramsay zuzendariaren Die my love pelikula Zinemaldian eman dute, Jennifer Lawrence aktoreak Donostia Saria jasoko duenaren aitzakian. Saria eskuratzen gazteena da; 35 urte ditu. Ibilbide handia egin du dagoeneko Lawrencek, eta bere... [+]
Film zoroa da Edward Berger zuzendariaren lan berria: Ballad of a Small Player. Iaz Conclave aurkeztuta, nork esan zezakeen istorio aldrebes honetara egingo zukeela salto?
Badiotsuet, baina, oro har prentsak iritzitakoa baino film hobea iruditu zaidala niri.
Kasinoen mundu... [+]
Ciudad sin sueño pelikula bat da, baina dokumental bat izan zitekeen. Izenak, lekuak, gertaerak; guztiak dira benetakoak. Periferietan periferiena erretratatu du Guillermo Galoe zuzendariak. Madril kanpoaldean dago Cañada Real, Europako asentamendu irregular handiena... [+]
Bost urte dira Koldo Almandozek Nerea Garcia inspektorea pantaila txikira ekarri zuela. Hondar Ahoak estreinatu eta bost urtera heldu da seriearen bigarren zatia, Zeru Ahoak; helduta eta Garciaren munduko estoldetan behera. Oraingo telesail honek ere lau kapitulu izango ditu,... [+]
Truebako areto txikian ikusi dut Popel (Errautsak), Oier Plazak zuzendutako dokumentala. Bertan, Unai Eguia irakasleak hasitako ikerketa bat da lana piztu duen lehen txinparta: El impostor eleberria irakurrita, nortasuna lapurtu zioten Enric Moner kataluniar errepublikanoari zer... [+]
Shiro no Kajitsu (Lore zuriak eta fruituak) izan da Zinemaldiaren zazpigarren egunean ikusi dudan lehengo filma. Yukari Sakamoto zuzendari japoniarrak eginiko lana izan da, hango gizartean kokatuta, neska gazteentzako eskola kristau bateko istorioa kontatzen duena. Anna (Miro)... [+]
Sentitzen dut, geroz eta pazientzia gutxiago dut AEBen bandera haizatzeaz haragoko helbururik ikusten ez dieten filmekin. Historia haien begietatik, haien heroi kaparekin kontatu dute berriz. Beste amerikanada bat ikusi dugu, western moderno bat. Oppenheimer... [+]
Sei zinegile gaztek osatutako taldea da Col-lectiu Vigilia, Zinemaldira proposamen intimista ekarri duena. L’edat imminent (Datorren adina) istorio ederra eta gertukoa da: Bruno (Miquel Mas Martínez) 18 urteko gaztea da, eta 86 urteko amona, Natividad (Antonia... [+]
Horrenbeste pelikula tragikoren artean, atsegin handiz hartu dut Nacho Vigalondo zuzendari eta gidoilariaren Daniela forever, oso pelikula arina, freskoa eta ikuserraza da eta. Nicolas DJa da, Madrilera joan zen lan kontuengatik, eta bertan, diskoteka batean lanean ari zela,... [+]