Korrika, emeki-emeki

  • Azken egun hauetan, milaka ikusten dira Korrikaren aldeko antolatzen diren ekitaldiak, iragarkiak, albisteak eta bakoitzaren herrira heltzeko irrikak. Aurten ikus izan dezakegu bereziki, Korrikaren ibilbideak nola islatzen duen euskarak hamarkada gutxi horietan egindako bidea.


2019ko martxoaren 20an - 08:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Garestik Gasteiza; herri “erdaldun” batetik, euskal arnas gune guztietatik pasa ondoren, beste hiri “erdaldun” bateraino heldu arte. Beharbada, korrikak euskal gizarteak bete behar duen bidea baino ez digu erakusten. Euskaraz hainbeste entzuten ez den leku guztien indarra hartu, eta euskararen uretan murgildu ondoren, blai datorren indar horretaz hiriak edatea.

Egun, ia Euskal Herri osoan (salbuespen ezagunak salbuespen), ume baten ahotsa euskaraz entzun daiteke, eta normaltzat hartu egin dugu zonalde hori euskalduna izan ez arren. Gure herriak esperimentatu duen aldaketa itzela izan da. Bestalde, tristezia handiarekin aitortu beharra daukat, kalean egunero entzuten dudan hizkuntza ez dela guztioi batzen gaituena.

Gai honi buruz denetarik esan da, “zenbat buru, hainbat aburu”. Badirudi Etxeparek lau haizeetara hedatu nahi zuena oraindik erdibidean dabilela, eta hainbeste esfortzuarekin eraiki ditugun azpiegitura guztiek ez dute bere helburu oinarrizkoa bete: hitz egitea.

Barakaldon bertan, hamazortzi mila euskaldun daudela; hau da, Andoaingo biztanleri osoa baino gehiago. Orduan, Bizkaiko erdaldun bastioi nagusian egoera hori ikus baldin badezakegu, gauza bat baino ez du esan nahi: itxaropena bizirik dago

Bestalde, gaur irakurri dut Barakaldon bertan, hamazortzi mila euskaldun daudela; hau da, Andoaingo biztanleri osoa baino gehiago. Orduan, Bizkaiko erdaldun bastioi nagusian egoera hori ikus baldin badezakegu, gauza bat baino ez du esan nahi: itxaropena bizirik dago. Honekin zorigaitzez ezin dugu esan helburua lortu dugunik, baina egin behar dugun esfortzua gogortzat hartu behar dugu burua bidean ez galtzeko. Jakin dezagun bidea hasi berria dela, eta oso motela izan daitekeela. Lehendabiziko urratsa, herrialde osoak hizkuntza uler dezala, ostean, bigarrenean, mintza dadin.

Gauza guztiak poliki lortzen dira, eta Korrikaren adibidean ikus daiteke. Korrikak, nahiz eta izen hori izan, pixkanaka doa; emeki-emeki, herriz herri, kilometroz kilometro, lagunez lagun, euskara bazter guztietara zabaldu arte.

Aritz Díez Mañanes (Portugalete, Bizkaia).

Gizarte hezitzailea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude