Koronabirusak iraun bitartean Bizkaiko AP-8ko bidesaria kentzeko eskatu dute

  • AP-8 Peajerik Ez plataformak salatu du pandemiak dirauen bitartean autopista erabili dezaketen ibilgailu bakarrak larrialdi-zerbitzuetakoak, beharrezko ondasunak banatzen dituztenak edo langileak lanera joatekoak direla. Hori horrela, pandemiak iraun bitartean bidesaria kentzeko eskatu du.


2020ko martxoaren 25ean - 09:04
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriari luzatu dio eskaria plataformak, eta honen “sentsibilitate falta” salatu du oraindik neurri hori hartu ez duelako. Azpimarratu du bertan ibiliko diren ibilgailuak ezinbesteko zerbitzuak eskaintzen ariko direla, eta ez duela ulertzen bidesaria kobratzen jarraitzea.

“Gizatasun pixka bat” eskatu dio Rementeriari, eta betirako deuseztatzen ez badu ere, behintzat “Bizkaiko herritarrek pandemia egoera jasan bitartean” kentzeko.

Horrez gain, autopista horrek “bidesari selektiboa” ezartzen duela salatu du, “batez ere Durangaldean, Ermuan, Lea Artibain, Busturialdean eta Bizkaiko mendebaldean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude