Koronabirusagatik osasun arloko bigarren langile bat hil da Euskal Herrian

  • Mikel Sanchez Osakidetzako Plangintza zuzendariak eman du heriotzaren berri. Sektore pribatuko langilea da koronabirusaz hildakoa eta zehaztera eman duenez, beste patologia bat ere bazuen.


2020ko apirilaren 04an - 16:10

Euskal Herri mailako osasun zerbitzuko bigarren langile bat hil da koronabirusaren ondorioz. Mikel Sanchez Osakidetzako Plangintza zuzendariak jakinarazi du ezbeharra apirilaren 4 honetan. Emandako informazioen arabera, EAEko osasun arlo pribatuko langilea zen eta koronabirusaz gain, beste patologia bat ere zuen. COVID-19an positibo emanik, Gurutzetako Erietxean zegoen ospitaleraturik eta han hil da.

Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren izenean, elkartasun osoa helarazi die hildakoaren hurbilekoei baita "egunotan senideak galtzen ari diren Euskadiko familia guztiei ere".

Koronabirusagatik hildako osasun zerbitzuko bigarrena da. Martxoaren 19an hil zen lehena, Osakidetzako 52 urteko erizain bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude