ARGIA.eus

2020ko irailaren 26a

Koronabirus gaixoentzako ZIU ohe kopurua bikoizteko prestatzen ari da Jaurlaritza

  • Nekane Murga Osasun sailburuak Zaintza Intentsiboetako Unitateetako (ZIU) kontingentzia-plana aurkeztu du martxoaren 24an. COVID19ak jota dauden gaixoentzako ZIU ohe kopurua bikoizteko aukera ematen du.

ARGIA @argia
2020ko martxoaren 26a

Plan honek lau jokaleku aurrikusten ditu, epidemiaren bilakaeraren arabera:

Bigarren jokalekuan 266 ohe beharko lirateke ZIUn. Lehen jokalekua zein den ez du zehaztu Jaurlaritzak.

Hirugarren jokalekurako 463 ohe aurreikusten ditu Murgak. Araban egun bizi den egoera jokaleku honetan kokatzen du.

Laugarren jokalekurako 550 ohe dituzte aurreikusia, eta adierazi dute "Euskadi ez dela heldu jokaleku honetara".

 

Oheak ekipamenduz eta giza baliabidez hornitu beharra

 

Ohe kopurua zehzten duen kontigentzia-plan honekin batera, beste bi plan garatzen ari da Jaurlaritza: ekipoak eskuratzeko planak, ohe guztiak beharrezko ekipamenduez hornitzeko; eta giza baliabideetako planak, ZIU-n pertsonala (medikuak zein erizainak) indartzeko, "elkarte zientifikoek gomendatzen dituzten ratioak mantentzen ahaleginduz, beti ere". Murgaren esanetan, “Osakidetzak ahalmena izango du COVID19ak jota dauden pazienteentzako ZIUko ohe kopurua bikoizteko”. Azpimarratu duenez, "krisialdiaren hasieratik eszenario posiblerik onena lortzeko asmotan lan egin da, baina aldi berean, aurrikus zitekeen okerrenerako prestatzen".

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Koronabirusa  |  Osakidetza

Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude