Nekane Murga Osasun sailburuak Zaintza Intentsiboetako Unitateetako (ZIU) kontingentzia-plana aurkeztu du martxoaren 24an. COVID19ak jota dauden gaixoentzako ZIU ohe kopurua bikoizteko aukera ematen du.
Plan honek lau jokaleku aurrikusten ditu, epidemiaren bilakaeraren arabera:
Bigarren jokalekuan 266 ohe beharko lirateke ZIUn. Lehen jokalekua zein den ez du zehaztu Jaurlaritzak.
Hirugarren jokalekurako 463 ohe aurreikusten ditu Murgak. Araban egun bizi den egoera jokaleku honetan kokatzen du.
Laugarren jokalekurako 550 ohe dituzte aurreikusia, eta adierazi dute "Euskadi ez dela heldu jokaleku honetara".
Ohe kopurua zehzten duen kontigentzia-plan honekin batera, beste bi plan garatzen ari da Jaurlaritza: ekipoak eskuratzeko planak, ohe guztiak beharrezko ekipamenduez hornitzeko; eta giza baliabideetako planak, ZIU-n pertsonala (medikuak zein erizainak) indartzeko, "elkarte zientifikoek gomendatzen dituzten ratioak mantentzen ahaleginduz, beti ere". Murgaren esanetan, “Osakidetzak ahalmena izango du COVID19ak jota dauden pazienteentzako ZIUko ohe kopurua bikoizteko”. Azpimarratu duenez, "krisialdiaren hasieratik eszenario posiblerik onena lortzeko asmotan lan egin da, baina aldi berean, aurrikus zitekeen okerrenerako prestatzen".