Konfinamendu totala exijitu du Torrak Katalunia, EAE, Madril eta Errioxarentzat

  • Generalitateko presidente Quim Torrak hainbat neurri proposatu ditu koronabirusaren gaitzari aurre egiteko, tartean, konfinamendu totala. Espainiako presidente Pedro Sanchezekin eta Estatuko beste autonomia erkidegoetako presidenteekin egin duen bideokonferentzian egin du proposamena berriro ere.


2020ko martxoaren 22an - 13:24
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pedro Sanchezek alarma egoera 15 egunez luzatuko duela jakinarazi duen bileran egin ditu eskaera hauek Torrak. Pandemiaren kurba gerarazteko konfinamendu totalaz gain, autonomia erkidego guztien artean osasun materialaren banaketa "garden eta justua" egiteko kriterioak eskatu ditu.

Kaluniako presidenteak denbora darama Katalunia guztiz ixteko eskatzen, eta Espainiako Gobernutik neurria atzera botatzen zaiela salatzen, azkena BBC telebista kate britainiarrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!